Apirilaren 7an, 17. Korrikak bere ibildeari ekingo dio. TrebiƱutik abiatuko da arratsaldeko 17:30ean eta, Euskal Herri oso zeharkatuta, apirilaren 17an Donostiara helduko da.Gure eskualdetik datorren ostiralean, apirilak 15, pasatuko da. Baina hori baino lehenago hainbat jarduera antolatu dugu Laguntasuna, AEK, Bertso Eskola, San Bizenteko Jai Batzordeak eta Sasiburu elkarteek.Kartel honetan ikus ditzakezue antolaturiko jarduerak.
MAITATU, IKASI ARI... KORRIKA 17
2011-04-07
KORRIKA 17 BARAKALDON
2011-04-06
Bertso bira San Bizenten
KORRIKA-ren hasiera gero eta hurbilago daukagu. Gero eta gutxiago falta da, KORRIKA-k Euskal Herriko kaleak kolorez, ilusioz, indarrez, alaitasunez edo gogoz zipriztindu ditzan. Aurtengoa 17.edizioa dugu. Gure herrian indartsu gaudenaren seinale. Milaka euskaltzale mugitzen gara KORRIKA-ren inguruan, aek-k beste hainbat eragileekin elkarlanean hamaika antzerki, kontzertu, edo poteo antolatzen ditu, eta hain zuzen ere, datorren Apirilaren 8an Sasiburu, AEK, San Bizenteko Jai batzordea eta Kilika bertso eskolaren artean bertso poteoa antolatu dugu arratsaldeko 20.00etatik aurrera, San Bizenteko tabernetatik zehar.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)