2022-05-05

SASIBURU ELKARTEKO URTEURRENA.PARKEZ PARKE JOLASTEN.


 Maiatzaren 28an, larunbatean, Barakaldoko SASIBURU euskara elkarteak bere 30. urteurrena ospatuko du egun osoko jai baten bidez: tailerrak, musika, puzgarriak, bertsoak, jolasak, herri bazkaria...

Gurasolagun ekintza hau "Parkez parke jolasten" egitarau horren barruan sartzen da, maiatzaren 28an, 17:00etan, San Bizente auzoko hainbat parketatik ibiliko gara jolasak egiten (parke bakoitzean kaleko jolas bat). 

Ekintza dibertigarri, dinamiko eta alaia izango da, kolorez eta musikaz lagundurik. Bertan parte hartzera animatzeaz gain, Sasibururen egun osoko jaian egotera ere gonbidatzen zaituztegu. Bada garaia kaleak alaitasunez eta euskaraz betetzeko, merezi dugu eta!

GOGOAN IZAN! MAIATZAREN 28an, larunbata, ITZELEZKO EUSKAL JAIA IZANGO DUGU GOIZETIK GAUERA SASIBURU ELKARTEKO 30. URTEURRENEAN BARAKALDOKO HAINBAT ELKARTE EUSKALTZALEREN LAGUNTZAZ.





2022-05-03

IRAKURLE KLUBA.JOSEBA SARRIONAINDIA


       Berbalagunen Irakurzale Kluba Joseba Sarrionandia idazlearekin elkartuko da, ekainaren 7an, asteartearekin, 19:30ean, Clara Campoamor Kultur Etxean. Habanako gaukariak trilogiako liburuetako bat hautatu, norberak nahi duena, irakurri eta horretaz arituko dira giro lasai eta onean.

          ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!

Izena emateko azken eguna ekainaren 6a da, 678 626 567 telefono edo barakaldo_berba@aek.eus e-postaren bidez.