“BARAKALDON
EUSKARAREN ERABILERA HANDITZEKO PALANKAK”
Datorren ostegunean,
urtarrilak 18, Kike Amonarriz hizkuntzalari eta aurkezleak eta Iker Martinez De
Lagos Euskaltzaleen Topaguneko kideak hitzaldia eskainiko dute Barakaldoko
Clara Campoamor kultur etxeko auditoriumean, arratsaldeko 19:00etan hasita.
“Barakaldon euskararen erabilera handitzeko palankak”
izenburua izango duen solasaldian gaur egungo egoeratik abiatuta aurrera
egiteko dauden aukerak baloratuko dituzte hizlariek eta parte hartzaileek.
Barakaldon, ia Euskal Herri
osoan bezala, azken hamarkadetan nabarmen igo da euskaraz hitz egiteko edo
ulertzeko gai diren pertsonen kopurua. Hala ere, herri gehienetan bezala,
Barakaldon ezagutzaren gorakada horrek ez du ekarri, oraingoz, erabileraren igoera esanguratsurik.
Zeintzuk dira euskararen
egoeraren gako inportanteenak? Zer gerta daiteke hurrengo
urteetan? Zer mezu, proposamen eta jokaera izan daitezke eraginkorrak
euskararen ezagutzarekin batera erabilera ere areagotzeko? Zein da egiteko
horretan herritar eta entitate
euskaltzaleek duten funtzioa? Zerk mugitzen gaitu?
Hitzaldia Sasiburu euskara
elkarteak, Udal Euskara Zerbitzuak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatu dute.
Hiru eragileek Barakaldoko euskaltzaleentzako hausnarketa-prozesu irekia
antolatu dute hurrengo asteetarako, eta hilaren 18ko hitzaldi hau gogoeta
kolektibo horretarako abiapuntua izango da.