2008-02-15

LArrU HAIZETARA

Otsailak 22, 19:00 etan
San Bizenteko Kultur Etxean
ANTZEZLAN HONETAN, GUZTIZ EZAGUNAK DIREN MIKEL MARTINEZ ETA PATXO TELLERIA DITUGU, "EZ DOK HIRU" BIKOTEATROKO KIDEAK
GAIA: gu geu (euskaldunok, zentzu zabalean)
HELBURUA: barre egitea (geure buruaz, batez ere)
AITZAKIA: geure bizitza sexual... tristea?
PROTAGONISTA: hizkuntza (euskara, kasu honetan)
ESTILOA: zoroa, nahiko zoroa
NORI ZUZENDUA: euskara, bizitza sexual eta barre egiteko gogoa duen edonori
"AKTUA" NON: edonon (tamainak ez dio axola)
Bikoteatro honen lanaren ezaugarriak,beraz, hauexek lirateke:
- Aktore-pertsonaia biren elkarrizketetan oinarritutako hitzezko umorea
- Euskara hutsez sortua eta eskainia
- Edozein txokotara heldu ahal izateko moduko formato txiki-arinean prestatua- Gertuko gizajendea da beti mintzagaia (euskara, euskal gizartea, kultura...)
ANTZEZLAN BIKAINA, GUZTION FARREAK LORTUKO DITUENA

2008-02-14

Kontserba ikastaroa




Mamarigako Kultur Etxeak bere ikastaro berria aurkeztu nahi dizu.

Beronen izena "Kontserba Ikastaroa" da. Ikastaroa EHNEk (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) antolaturiko ikastaroen barnean dago sartuta. Lehen ere beraien ikastaro bat izan genuen gurean, "Sendabelar ikastaroa" hain zuzen. Ikastaroa 7 egunetakoa izango da Martxoaren 7an hasita (Apuntatzeko epea OTSAILAREN 29a), eta ordutegia 18:00tatik aurrera izango da.
Beti ere parte hartzera animatzen zaitugu, beraz edonolako informaziorik nahi izatekotan jar zaitez kontaktuan gurekin.
Autogestioa aurrera!! Kultur Etxea TTinko!!!