2023-10-18

EUSKARA ETA EZKERRALDEA.HITZALDIA ETA ARGAZKI KOLEKTIBOA



Jakingo duzunez, azkenaldi honetan, EUSKARAREN ERABILERAREN AURKAKO

EBAZPEN JUDIZIALAK areagotu egin dira Euskal Herri osoan. Injustizia
horri aurre egiteko eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko
Kontseiluak manifestazio bat deitu du arazoaren 4rako Bilbon,
_OLDARRALDIAREN AURREAN, EUSKARAREKIN BAT, EUSKARAZ BAT_ ). Barakaldon, manifestazio hori babeste 
aldera, hainbat ekimen abiarazi dira:

1. Urriaren 25ean, 19:15ean, Clara Campoamor Kultur Etxean,
manifestazioa babesteko ARGAZKI KOLEKTIBO BAT aterako dugu. Beraz, zure
sostengua adieraztera etor zaitezen eskatzen dizugu.

2. Argazkia atera ondoren, urriaren 25ean 19:15 aldera, Clara
Campoamorren bertan, Sasiburu elkarteak manifestazioa girotzeko HITZALDI
BAT antolatu du: _EUSKARA ETA EZKERRALDEA. HAINBAT HAUSNARKETA ETA
IRITZI LEHENAZ, ORAINAZ ETA GEROAZ_. Bertan parte hartzeko gonbidapena
ere egiten dizugu (kartela ere erantsita dago)

3. Azkenik, zure elkarteak azaroaren 4ko manifestazioa babesten badu,
ZURE ATXIKIMENDUA ADIERAZTEKO eskatzen dizugu e-posta honi erantzunez
(barakaldo@aek.eus), ekimena egiteko bezperan, prentsa ohar bat aterako
baitugu, manifestaziora atxikitzen diren Barakaldoko elkarte guztiekin.




                                                      ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI GUREKIN!!