2018-02-16

"JUSTIZIA MARXISTA" HITZALDIA






SASIBURU elkartekook hitzaldi interesgarria antolatu dugu: 

JUSTIZIA MARXISTA.

Hemen dituzue hitzaldi honen nondik norakoak:

    "Marxek eta Engelsek ez zuten justiziari buruz ezer idatzi. Izan ere, errealitate materiala ideiak baino garrantzitsuagoak dira gizartea deskribatzeko. Alabaina, Engelsek Blochi gutun baten bidez esan zion ideiak eta borondateak ere parte daukate klaseen arteko borrokan.
   
  Edonola ere, ez zuten honelako ideia eraiki eta hori kontraesana da, kontuan hartuta marxismoaren teoria justiziaren aldeko da. Beraz, justizia marxistaren nozioa sortu behar da. Marxismo analitiko egoera honi buruz idatzi zuen; hortaz, Eskola honen testuak landu nituen.

    Lehenik eta behin, justizia banatzaileen teoriak ikasi nituen gero idazteko marxismoan justizia da langilei errekurtsuak banatzea euren benetako produzioaren arabera (eta ez soldataren truke, hori aberastasun ekoizten duena baino merkeagoak delako).

   Justizia deskribatzeko, explotazioa aipatu behar nuen eta Roemerren teoria deskribatu nuen. Bertan berak esan zuen badakigu explotazioa dagoela banaketa, beste gizarte hipotetikoa konparatuz, urria da (posible izanda bere alternatiba). Gizarte hipotetiko hura asmatzen dugu gure irudimenari esker.

  Irudimenaren bitartez, langileak konturatzen dira kontraesan sozialak daudela eta batzuek aldaketaren alde borrokatzen dute. Taldeak sortzen dira Elsterren jokoen teoriaren modura eta talde handi batek, langile klasea orokorra, irudimena handia izanez gero eta justiziaren aldekoa izanez gero, agian iraultzaren alde borrokatuko du.

   Irudimen iraultzaile hori oso garrantzitsua da. Marcusek irudimenari buruz idatzi zuen eta bere kontzeptuak. Beraren ustez, irudimenak pentsa dezake beste era motako errealitateak, baina gurekoa oinarrituta (gaurko gizartearen elementuak hartzen dira eta gero beste estruktura batean antolatzen dira). Irudimen irultzailaren adibideak dira: Marcusen gizarte artisau-ludikoa eta sozialismoa merkatu librean (Arrasateko kooperatibak oinarrituta)".


ZER: "Justizia  marxista" hitzaldia.

NOIZ: OTSAILAREN 28AN, ASTEZKENA, 19:30EAN.

NON:  CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEAN.