tailerra etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
tailerra etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012-12-12

Sukaldaritza tailerreko emaitzak

Hemen iragarri genuen bezala, azaroan sukaldaritza tailer bat egin genuen izena eman zuten 12 pertsonarekin. Ikasleetako batek, Juanmak, argazkiak atera eta komiki moduko bat prestatu du.

Hemen duzue emaitza:
Irakasleak bere aldetik, hiru saioetan azaldu zituen sei errezetak jarri ditu interesa izan dezakeen guztien eskura:


Iazko tailerrean, Juanmak argazkiak atera zituen.

Ondo ibili eta sukaldean jaki goxoak prestatu!

2012-10-26

SUKALDARITZA TAILERRA

Azaroan, iaz bezala, SUKALDARITZA TAILERRA antolatuko dugu SASIBURU elkartekook. Aurten ere, Gurutzetako Kultur Etxean egingo dugu tailer dibertigarria hau. Hori bai, interesatuta zaudetenok erne egon, plaza mugatuak bait dira. 
NOIZ: AZAROAK 8, 15. 22. Arratsaldeko 18:30etik 20:30ak arte.
NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEA.
Beraz, ahalik eta lasterren AEK-ko euskaltegira joan edo izena eman posta helbidean: sasiburu@gmail.com



2012-02-07

BIDEO IKASTAROA Barakaldoko Hizkuntz eskolan


 Barakaldoko hizkuntza eskolako lagunek  euskarazko ikastaro interesgarria antolatu dute:

                      BIDEO IKASTAROA.

Ikastaro horretan eduki hauek jorratuko dituzte:

 IRUDI EDIZIOA, "pinnacle" programa:
-Soinua eta irudiak montatu.
-Ariketa praktikoak burutu.
Denbora izanez gero… GIMP argazkiak editatzeko programaren erabilera
- GIMP argazkiak editatzeko programaren erabile


IZENA EMATEKO EPEA: Otsailaren 16ra arte
LEKUA: Hizkuntza eskolako atezaindegia (datuak emateko fitxa bete).
 
Posta elektronikoa: barakaldoeoi@gmail.com

2011-12-11

Sukaldaritza tailerreko argazkiak

Azaroan sukaldaritza tailerra burutu genuen Gurutzetako kultur etxean. Hamabi lagun batu ziren eta giro ona izan zen. Hemen dituzue ikasleetako batek, Juanmak, atera zituen argazkiekin prestatu dituen irudiak.

Sagar eta mahaspasa budina:

Potxak txokoarekin: