2013-02-08
Emaztegaiaren semea antzezlana
DATORREN OTSAILAREN 22AN, OSTIRALA, GAUEKO 20:30ETAN EUSKARAZKO BESTE KOMEDIA DIBERTIGARRI BAT ANTOLATU DUTE BARAKALDOKO ANTZOKIAN:
EMAZTEGAIAREN SEMEA
Emaztegaiaren semea komedia handi egiten duten istorio horietakoa da eta horren arrazoia hauxe da: eszena gehienetan, elkarrizketa dramatikoen erdian, umorea azaltzen da.
Gertakizun nagusi bi dira egitura tragikomikoaren oinarria, gurasoen ezkontza eta familia-jatetxea den zorigaiztoko negozioa kate multinazional bati saldu beharra: aurrera egiteko enpresari txiki horren trikimailuak, bere balioek inolako baliorik ez dutela ikusten ari den agurea, oroimena galdutako atsoa…
Ikuslea barre algaratik negargurara eramaten duten pertsonaiak eta egoerak, emozio bi horiez berdin gozaraziz. Azken batean, bizitzaren beraren pasarteak eszenan. Gutako edonori gertatutako edo gerta dakizkiokeen istorioak.
INFORMAZIO GEHIAGO HEMENTXE DUZUE:
http://www.teatrobarakaldo.com
2013-02-07
INAUTERIAK BEURKO-BAGATZAN IBARRAKALDUREN ESKUTIK
IBARRAKALDU elkarteko lagunek beste jarduera interesgarria antolatu dute BEURKO-BAGATZAN.
Datorren
otsailaren 16an, larunbata, Ibarra-kaldu Elkarteak berriro ere hartuko ditu
Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoko kaleak Euskal Herriko inauteriak
ezagutarazteko. Aurten, INUDE ETA ARTZAIEN KONPARTSA erakutsiko dugu. Aurrekoak
ez bezala, hiriko inauteria dugu hau, Donostiakoa, hain zuzen ere. Hala ere,
gaur egun, Donostiaren inguruetara zabaldu eta hango herri askotan ere ematen
da: Irun, Hondarribia, Pasaia, Errenteria.
Aurreneko
aldiz, Donostian bertan plazaratu zen, 1885ean. Ezin aipatu gabe utzi Raimundo
Sarriegik berariaz sortu zuela konpartsari laguntzen dion musika,
konpositorearen heriotzaren mendeurrena aurten betetzen denean. Kandelaria
Egunean antzesten zen, otsailaren 2an, baina 1912an jai-eguna lan-egun
bihurtzean, eta ondorengo urte gorabeheratsuetako inguruabarrengatik, ia
galtzera iritsi zen, unea-uneko salbuespen batzuekin, baina. Hala ere, 1977.
urtean, KRESALA elkarteak berpiztu egin zuen, eta horri esker, hortxe dugu
berriro ere kaleetan arnasa eta indarrak berriturik.
Inude
eta artzaien egunak gogora ekarri nahi dizkigu inudeen eta aztzainen arteko
gorteiatzeak, artzainak hirira jaisten ziren egunetan. Pertsonaia bi horiekin
batera, badira beste batzuk ere konpartsan, XIX. mendeko Donostiako gizartearen
isla. Azpimarratzekoak dira Alkatea eta Udal Idazkaria, Apaiza eta Gotzaina,
Medikua eta Erizainak. Hala ere, pertsonaia gehiagoko ere ematen diote kolorea
konpartsari: hala hirira jaitsi diren baserritarrak eta hiriko burgesiako
bikoteak dotore jantzirik, nola barkillo, puxika, piruleta eta ogi saltzaileak
ere, eta ahaztu barik garai hartako argazkilaria, margolaria, algoazila,
suhiltzaileak, kale-garbitzaileak, kedar-kentzaileak, alargunak
dolu-jantzietan, etab.
Emankizuna
Santa Teresa plazan izango da, otsailaren 16an, 18:00etan.
Bestalde, otsailaren 17an herri-azoka eta umeentzako gaztelu puzgarria antolatu dute goizez.
ANIMA ZAITEZTE ETA PARTE HARTU EKITALDI HAUETAN!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)