2024-03-08

KORRIKA KULTURALA BARAKALDON

 

KORRIKA BADATOR!! Datorren astean, martxoaren 14an  Korrika berriro abiatuko da Irundik, Euskal Herria osoan bezala Barakaldon ere hainbat ekitaldi izango ditugu KORRIKA sustatzeko asmoz.

Hori dela eta, Korrika kulturalaren barruan harrotasuna aldarrikatzen segituko dugu Barakaldon. Oraingoan, korrika dokumentala ikusiko dugu, eta horretarako, Lander Garro zuzendaria etorriko zaigu gaian sakontzeko:

Zer: Oihaletxea dokumentalari buruzko solasaldia Lander Garrorekin

Non: Clara Campoamor kultur etxean

Noiz: martxoak 13, asteazkenean, 19:00etan


      ZER: TRIKI JAIA

      NOIZ: Martxoaren 22an, ostirala, 19:30ean.

       NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEAN.