2018-06-09

BERBALAGUNEN JARDUERAK


BERBALAGUNekoek zenbait jarduera antolatu dute ekainaren bigarren hamabostaldirako.

1. Ekainak 20, asteazkenarekin, 18:00etan gurasolagunentzako ipuin kontaketa: Koloretako munstroa,



2. Ekainak 26, asteartearekin, 10:00etan Bisita Munoa Finkara.


3. Ekainak 29, ostiralarekin, 18:45ean Berbabordajea bidaia turistikoa itsasadarretik, hainbat musikarik girotuta


 Ekainaren azken ostiralean, hilak 29, Ezkerraldeko berbalagun guztiontzako BIDAIA TURISTIKOA daukagu, "Euskal Herria" itsasontzian.

Santurtziko kirol portutik atera 18:45ean, eta Portugaleteko kaian amaitu 20:00etan.

Bitartean Abra badiara atera eta Ibaizabal itsasadarrean barna igo egingo gara, musikaz blai eta lagunez inguraturik.

Hori guztia DOAN, baina aldez aurretik izena eman behar duzu, plaza kopurua mugatua baita.

600482022 edota ezkerraldea@aek.eus

.

2018-06-06

LLANOKO 4. HERRI LASTERKETA

 
Aurten ere LLanoko jai batzordekoek geure elkartearen eta AEK-aren laguntzaz 3. HERRI KROSA antolatu dute EUSKARAZ BIZI NAHI DUT leloarekin. 


SASIBURU elkartekook  Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu ekimen honetan parte hartzera.Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, zeren hiru lasterketa izango baitita: 


SENIOR, HELDUENTZAKO LASTERKETA. parte hartzaileek 6.750 m-tako ibilbidea egin beharko dute.

HAURRENTZAKO LASTERKETA. Umeek 250 eta 750 metrotako lasterketa burutuko dute.

Azkenik, 12:30ean HERRI LASTERKETA izango da guztiontzat.

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!