2021-03-26

ATZERRIAN LURRA GARRATZ " BARAKALDOKO ANTZOKIAN

 

Larunbat honetan, martxoak-27, arratsaldeko 19:00etan, "Atzerrian lurra garratz", Artedrama konpainiaren azken ikuskizuna Barakaldo Antzokira helduko da.

Laura Penagosek eta Ander Lipusek antzezten dute, eta migratzaileen egoera, integrazioa edo gure erantzukizunen eta gure nahien arteko talka bezalako gaiak jorratzen ditu.

Amancay GaztaƱagak zuzentzen du muntaia eta bi aktoreekin elkarlanean sortutako testua sinatzen du.

Antzerkira etortzera eta ikuskizun honetaz gozatzera animatzen gaituzte, segurtasun-neurri guztiekin. Antzokiko Lagunek %25eko deskontua dutela sarreran gogorarazten digute  BARAKALDOKO ANTZOKIkoek.

"Ene baitan bizi da" literatur solasaldia

 

Barakaldoko Irakurzale Klubeko kideak, Maddi Txoperenaren "Ene baitan bizi da" liburua irakurtzeaz gain, idazlearekin ere elkartuko dira, apirileko literatur jardunaldien barruan.

Zer: "Ene baitan bizi da" literatur solasaldia

Noiz: apirilaren 27an, asteartearekin

Zer ordutan: 19:00etan

Non: Clara Campoamor Kultur Etxean

Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus 

Sinopsia: Aitari zerbait entzunik, amatxiren bizipenen gibeletik abiatzen da Marie, Donibane Lohizuneko gaztea, Parisko ikasketak bururatzeko egin behar duen azken memoria lanerako. Ez zaio erraza suertatuko, ordea, amatxik ez baitio nahi duena emanen, eta Mariek berak ere ez baitaki zeren bila dabilen, xuxen... Kutxa batean gotorturiko oroitzapen zatiak balira bezala jasoko ditu irakurleak Josefinaren gazte garaiko amets, pentsamendu eta bizi-minak, Marieren begiradapetik.

Askotariko istorioak gurutzatzen dira Maddi Ane Txoperena Iribarrenen lehen eleberrian: 1950.eko hamarkadan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian neskato ibilitako emakumeen errealitateak, lehengo eta oraingo maitasun eta desamodio istorioak, laneko sufrimenduak, gatazka politiko baten ondorengo testuinguru baten ezinak, amatxi-biloba eta alaba-guraso harreman korapilatsuak... Guzia etorkizunaren eta orainaren arteko zubi jolas batean.

ANIMA ZAITEZ ETA IZENA EMAN!!


2021-03-24

MIKROKONTAKIZUN LEHIAKETA

 Euskarazko literatur sormena sustatu eta bultzatu nahian, Barakaldoko Kultur Ekipamenduen Hurbilleko Sareak Mikrokontakizunen VI. Lehiaketarako deialdia egingo du. 




 

2021-03-22

BULTZA EUSKALTEGIAK

 


AEK-k Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamika jarri du abian, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko. Ekimenaren baita, Euskal Herriko 80 herritan baino gehiagotan ekitaldi xumeak burutuko ditugu martxoaren 28an, eguerdiko 12:00etan. Barakaldon ez dugu hutsik egingo eta Eskulturen plazan elkartuko gara.

NOIZmartxoaren 28an, eguerdiko 12:00etan.

NON: ESKULTUREN PLAZAN. (Euria egitekotan, Lasesarreko frontoian).


ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!