SASIBURU ELKARTEkook beste jarduera gozagarri bat antolatu dugu familientzat KULTUR ERROTA egitasmoaren barruan:
ASIER KIDAM. MAGIA SAIOA
Magia ikuskizun freskoa eta dotorea haurrentzat (eta familientzat).
Esperimentu benetan magiko honetan Asier Kidamek bere azken sormen-lanak erakutsiko dizkigu. Umoreak eta soinu-banda zaindu batek inguratuta, publikoak mirari txikiak bizitzeko aukera izango du: botere handiak dituen aro bat, ardi jostalariak… baita magia egiten duen pelutxe bat ere.Plaza mugatuak.
IZEN EMATEA: info@sasiburu.eus
Anima zaitezte! PRIMERAN PASATUKO DUGU!