2021-05-20

Ez naiz kolonialista baina....' hitzaldia


 OHARRA: gehieneko edukiera beteta. Itxaron zerrenda dago.

Sasiburu euskara elkarteak, Barakaldoko AEK euskaltegiak eta Agharas Bizkaiko Imazighen elkarteak honako hitzaldi hau antolatu dute: 'Ez naiz kolonialista baina...' 

Noiz: maiatzaren 25ean, 19:00etan

Non: Lasesarre kiroldegiko areto nagusian.

Argia astekariko Axier Lopez kazetari barakaldarrak kolonialismo eta inperialismoaz jardungo du, hainbat erakundek Juan Sebastián Elkano omendu duten honetan. Bertan, nagibatzailearen gaineko “ezohiko ikuspuntua” eskainiko da eta euskaldunok konkistetan eta esklabotzan izan dugun papera izango dugu aztergai.


OHARRA: Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea e-postaz (barakaldo_berba@aek.eus) edo telefonoz (678 626 567).

BESTALDE, ESKAERA IKUSITA , ZUZENEKO EMANALDIA ESKAINTZEA ERABAKI DUGU AGHARASEKO FACEBOOK-EKO PERFILA BALIATUTA.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina