2016-01-31

"INUDE ETA ARTZAINAK" inauterietan


IBARRAKALDU elkartekoen lagunek inauterietan daukaten asmoen berri eman digute:

Otsailaren 6an, larunbat arratsaldean, Ibarra-kaldu elkarteak Donostiako "IƱude eta Artzaiak" konpartsa antzeztuko du Barakaldoko Inauterietako jaitsieran, Barakaldoko Udal Bandarekin batera, elkartearen 50. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan. 

Hori dela-eta, elkarteak gonbite irekia egiten du, nahi duen orok antzezpen horretan parte hartzeko. Konpartsan XIX. mendearen amaierako edo XX.aren hasierako gizartea eta giroa islatzen direnez, garai horretako pertsonaia bat hautatu eta horri dagozkion jantzi egokienak bilatu besterik ez da egin behar.

Ez da zaila eta bada zer aukeratu ugari: jauntxo eta andreak, alkate jaun edo andreak, baserriko etxejaun eta etxekoandreak, kardinalak, apaizak eta meza-laguntzaileak, sendagileak eta erizainak,  haurtzainak kotxetxoarekin, lehen jaunartzeko umeak, suhiltzaileak, aguazilak eta guardia zibilak, zapata-garbitzaileak eta ogi, egunkari, puxika, goxoki nahiz barkillo saltzaileak, etab.




ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!


EGUNA: OTSAILAK 6, LARUNBAT ARRATSALDEAN, BARAKALDOKO INAUTERIETAKO JAITSIERAN.