2008-06-12

Mintza eguneko egitaraua eta mapak

Handitzeko klik egin argazkiaren gainean!

BERTSOLARITZA - HIPHOP


"BARAKALDO ERROMERIAN 2008"

LAGUNTASUNA Taldeak antolatuta, erromeria bat ospatuko dugu.
EGUNA: 2.008ko Ekainak 14 (Hilaren bigarren Larunbata)
LEKUA: San Bizenteko Plaza
ORDUA: Arratsaldeko 20:00-etan

Anima zaitez eta etorri gurekin dantza egitera!!!

2008-06-10

Pirinioetako zeharkaldia: Néouvielle


Uztailaren 4-5-6an "Néouviellera" joango gara zeharkaldia egiteko asmoz. Larunbateko zein igandeko ibilaldietan motxila txiki bat baino ez dugu beharko eguneko bazkaria eramateko. Autobusa aterpeetaraino ailegatuko denez, poltsa handiak (lo-zaku mehea, aldatzeko jantziak,...) ez ditugu bizkarrean eraman beharko.

Egunak: Uztailaren 4, 5 eta 6a.
Irteteko ordua: Uztailaren 4an (ostirala) arrastiko 18:30etan, Bilboko San Nikolas elizaren aurrean.
Aterpeak: Baréges eta refuge d'Orédon.
Prezioa: 60 € (Autobusa, aterpeak, bi gosariak eta afari bat barne). Izena eman hemen
Ordaintzeko epea: Ekainaren 25era arte. Euskadiko Kutxa: 3035-0134-41-1340014489
Gehienez 35 leku daukagu.
Informazio gehiago Tel: 695 71 43 60
Laguntzailea: Bilboko udala - Kultura eta Euskera saila