2017-05-19

GARAGARDO FABRIKA EZAGUTZEKO TXANGOA


   Laugar hitza 2010.urtean agertzen da lehenbiziz, gargardo industrialaren ikuspegi aspergarriari aurre egiteko.HasieraK Barakaldoko lokal Txiki batean izan ziren eta bertan ekoizpen anitz prestatu genituen jendartean arrakastatsu bilakatu zirenak.Autokontsumorako ekoizpenak izango zirenak apurka-apurka ezagun egin ziren lagunen artean eta azkenik gargardo azoka eta festibaletan.2013an Gordexolara mugitu ziren eta han ibilbide profesionalari ekin zioten.
Laugarren helburu nagusia kalitatezko garagardoak merkaturatzea da. Baina ez da edozein produktua , berrikuntzatik eta ekoizpenaren berrinterpretaziotik sortutako garagardo sendo eta biribila.
Beraz, geuk antolatutako txango honi esker LAUGAR GARAGARDO FABRIKA ezagutzeko  aukera azinhobea duzu eta bertan eloizleekin hitz egiteko aukera izateaz gain, fabrika eta ekoizpem prozesua  zuzenean ikusiko dugu.
Azkenik, garagardo ezberdinen dastaketa egingo dugu euren ezaugarriak eta berezitasunak ezagutzeko.

ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI GUREKIN!

NOIZ: MAIATZAK-27, LARUNBATA.

PREZIOA: 10 EURO. (AUTOBUSA+BISITA GIDATUA+DASTAKETA).

TXARTELAK EROSTEKO LEKUA: BARAKALDOKO AEK (SAN BIZENTE).


2017-05-16

Garagardoaren historia Euskal Herrian

Udaberria euskarazko jarduerez beterik daukagu Barakaldon.Hurrengo egunetan eta asteetan SASIBURU elkarteak zenbait jarduera antolatu du geure herrian.

 Oraingoan "GARAGARDOAREN HISTORIA EUSKAL HERRIAN" hitzaldia aipatu nahi dugu.Hitzaldi hori "Garagardoaz euskaraz"  jardunaldietako lehenengo ekintza da.Hitzaldi horretan ondorengo gaiak jorratuko dira:
Noiztik ezagutzen da garagardoa gurean?
Zein izan da garagardoaren bilakaera euskal lurraldeetan?Zeintzuk aitzindariak?
Zer nolako eragina izan zuten XIX. mendean Europan gertatutako egoera iskanbilatsuek garagardo modernoaren hasieran Euskal Herrian nahiz mundu zabalean?

Noiz : maiatzaren 24, asteazkena. Arratsaldeko 19:30ean.

NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN.