KORRIKA laster abian hasiko da, eta BARAKALDOko talde eta elkarte euskaltzaleok hainbat jarduera antolatu dugu Euskal giroa pizteko asmotan. Ohar honekin batera ikusi ditzakezue ekintza horiek, eta zein elkartek parte harTuko duten: DANTZA TALDEAK, AINARA aisialdi taldea, AUZOETAKO JAI BATZORDEAK, KILIKA BERTSO ESKOLA, SASIBURU elkartea eta BARAKALDOKO AEK-K.
Kartelean agertzen diren jarduerez gain bihar bertan hasiko den sukaldaritza tailerra, eta udaleko euskara zerbitzuak antolaturiko beste jardueraren bat ere egongo dira martxoan.
Korrika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Korrika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2015-03-02
2015-02-05
KORRIKAREN AURKEZPENA BARAKALDON
Korrika 19a gero eta hurbilago
dago, eta lasterketa euskaltzalearen
aldeko jarduerak ugarituko dira. Ekitaldi horien berri blog honetan bertan emango dizuegu.Hasteko, datorren ostiraleko hitzordua. Bihar, otsailaren 6an, 19:00etan Gran Parada tabernan (San Bizente kalean, euskaltegiaren ondoan), Barakaldoko AEK-k Korrika 19ren aurkezpena
egingo baitu herrian. Bertan euskaltegiko kideek Korrikaren berri
emateaz gain, aurtengo edizioaren xehetasunak emango dizkigute.
Bertan bideoak, musika eta lunch bat izango dituzte gozagarri eta ekimenaren aldeko photo call batean parte hartzeko aukera izango dugu. Ekitaldi hau nahi duen ororentzat irekia da eta, beraz, euskaltzaleok badugu beste hitzordu bat euskararen erabilera sustatzeko.
IKA, IKA IKA BADATOR KORRIKA!!

2015-01-15
KORRIKAREN ALDEKO ARGAZKIA
San Bizente jaien harira, urtarrilaren 18an (igandea) 13:30ean Korrikaren aldeko argazki paregabea antolatu du Jai Batzordeak AEKrekin batera. Helburua begi-bistakoa da: ahalik eta euskaltzale gehien batzea Korrikaren alde azaltzeko. Argazkia parkean bertan aterako dute eta herri bazkaria girotzeko ekintza aproposa suerta daiteke.
Bigarren aldiz egingo da argazki erraldoia, aurreko Korrikan hainbat lagun batu baitzen ekimen euskaltzaleari bultzada emateko. Oraingoan Korrika 19ri lagundu beharrean gaude eta jakin-mina da nagusi lehengo argazkiaren lagun-kopurua gainditu nahi baitute AEKide eta Jai Batzordeko lagunek.
DENON ARTEAN LORTUKO DUGU!
ERDU !!
NOIZ: URTARRILAREN 18AN, IGANDEA, EGUERDIKO 13:30ETAN.
NON: SAN BIZENTEKO PARKEAN
2011-04-13
Maitatu, ikasi, ari...
Kaixo Lagunak:
korrika badator. Eta nola ez gure herritik ere pasako da. Eta nola ez Beurko-Bagatzatik ere . Lekukoa auzoko eskola eta elkarteen artean erosten dugu urtero. Beurko-Bagatzako Jai batzordea, Sasiburu, Ibarra-kaldu Ibaibe eta Beurko institutuak besteak beste.
Barakaldon Korrika 16:30etan sartuko da eta auzotik gure abiaduraren arabera pasako da, beraz animatu parte hartzen.
Bestalde, 17. Korrika igandean, apirilak 17, iritsiko da Donostiara. Bertan egingo den jai politan zuek ere parte hartu nahi baduzue, autobusez joateko aukera daukazue.
Izena eman Sestao edo Barakaldoko AEK euskaltegietan.
Autobusaren prezioa: 10€

HITZORDUA
16:30etan Carrefourretik sartuko da korrika
16:30etan BAGATZAKO PLAZAN Lotuko gara danak.
Bestalde, 17. Korrika igandean, apirilak 17, iritsiko da Donostiara. Bertan egingo den jai politan zuek ere parte hartu nahi baduzue, autobusez joateko aukera daukazue.
Izena eman Sestao edo Barakaldoko AEK euskaltegietan.
Autobusaren prezioa: 10€
MAITATU, IKASI, ARI.... EUSKALKARI!!!!
2011-04-07
KORRIKA 17 BARAKALDON
Apirilaren 7an, 17. Korrikak bere ibildeari ekingo dio. TrebiƱutik abiatuko da arratsaldeko 17:30ean eta, Euskal Herri oso zeharkatuta, apirilaren 17an Donostiara helduko da.Gure eskualdetik datorren ostiralean, apirilak 15, pasatuko da. Baina hori baino lehenago hainbat jarduera antolatu dugu Laguntasuna, AEK, Bertso Eskola, San Bizenteko Jai Batzordeak eta Sasiburu elkarteek.Kartel honetan ikus ditzakezue antolaturiko jarduerak.
MAITATU, IKASI ARI... KORRIKA 17
MAITATU, IKASI ARI... KORRIKA 17
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)