Korrika 19a gero eta hurbilago
dago, eta lasterketa euskaltzalearen
aldeko jarduerak ugarituko dira. Ekitaldi horien berri blog honetan bertan emango dizuegu.Hasteko, datorren ostiraleko hitzordua. Bihar, otsailaren 6an, 19:00etan Gran Parada tabernan (San Bizente kalean, euskaltegiaren ondoan), Barakaldoko AEK-k Korrika 19ren aurkezpena
egingo baitu herrian. Bertan euskaltegiko kideek Korrikaren berri
emateaz gain, aurtengo edizioaren xehetasunak emango dizkigute.
Bertan bideoak, musika eta lunch bat izango
dituzte gozagarri eta ekimenaren aldeko photo call batean parte hartzeko aukera izango dugu. Ekitaldi hau nahi duen ororentzat irekia da eta, beraz, euskaltzaleok badugu beste hitzordu bat euskararen erabilera
sustatzeko.
IKA, IKA IKA BADATOR KORRIKA!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina