2017-12-04

BERBALAGUNON TOPAKETA

Barakaldoko berbalagunek, dagoeneko, hitzordua finkatu dute elkar ezagutu eta euskaraz mintzatzeko. Hala Dzipok musika jarriko dio ekimen honi eta elkar ezagutzeko jolasak egoteaz gain, sariak ere izango dira partaideentzat.

Zer: Berbalagunon topaketa. Musika, poteoa, jolasak eta opariak
Non: Gran Parada tabernan, San Bizente kalean AEK euskaltegiaren ondoan
Noiz: Abenduak 15, ostirala
Zer ordutan: 19:00etan.

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!