2013-09-13

EUSKARAZ BIZI LASTERKETAK ERRONTEGIN

Aurten bigarren aldiz antolatuko ditu Kontseiluak herri-lasterketak. Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi da Euskal Herriko herri desberdinetan. Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi du Kontseiluak ekimen honetan parte hartzera.Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak, musika, edariak eta elastikoak eskuratu ahal izango ditugu bertan. Barakaldon iaz bezala zenbait talde euskaltzalek sustatuko dugu euskararen aldeko ekitaldi eder hau. Barakaldon Errontegiko jaien barruan burutuko dugu aurten, datorren irailaren 21ean, larunbata, eguerdiko 13:00etan Ainara plazan (Bizkaia kalea). www.euskarazbizinahidut.org . EUSKARAZ BIZI NAHI DUT HERRI LASTERKETA. AINARA PLAZA(BIZKAIA KALEA). ERRONTEGIN. IRAILAREN 21ean EGUERDIKO 13:00ean.

2013-09-11

Euskara praktikoa AEK-N

Barakaldoko AEK-k darabilen metodologia komunikatiboari esker, lehen egunetik euskaraz mintzatuko garela adierazi digute euskaltegiko kideek. Gainera, euskara praktikoa ikasiko omen dugu, noranahikoa eta eguneroko bizitzan baliagarri suertatuko zaiguna. Horretarako, eta izena emateko epea zabalik dagoela gogorarazita, koordinakunde euskaltzaleak postit itxura duten kartelak paratu ditu herri osoan, bertan maiz erabiltzen diren berbak ageri dira, praktikoak direnak, alegia. Barakaldoko AEK-k darabilen metodologia komunikatiboari esker, lehen egunetik euskaraz mintzatuko garela adierazi digute euskaltegiko kideek. Gainera, euskara praktikoa ikasiko omen dugu, noranahikoa eta eguneroko bizitzan baliagarri suertatuko zaiguna. IKASTARO ARRUNTAK (330 ordu) Maila guztiak. Urriaren 1etik ekainaren 24ra. PREZIOA: 545€. Bestelako ikastaroak ere badituzue, informazio gehiagorako jo Barakaldoko AEK-ko euskaltegira.