2014-12-17
Euskarazko produktuen katalogoa
Gabonak datozela eta, garai hauetan hainbatek opariak egiteko ohitura dugu. SASIBURU elkartetik euskarazkoak egiteko ere gomendatu nahi zaituztegu. Horretarako, ondoko webgune honi zeharo interesgarria deritzogu:
Sar zaitez euskal produktuen gune horretan eta aukera ezazu gustukoena.
2014-12-14
Hormakin lehiaketan jasotako lanak
Agindu bezala hemen dituzu euskarazko hormakinen nazioarteko I. lehiaketan jaso ditugun hormakinak:
Egin klik irudian, gozatu partaideek egindako lan ikusgarriak eta nahi dituzun irudi guztiak zabal itzazu zure lagunen artean, horretarako eginak baitira.
Egin klik irudian, gozatu partaideek egindako lan ikusgarriak eta nahi dituzun irudi guztiak zabal itzazu zure lagunen artean, horretarako eginak baitira.
2014-12-11
Hormakin lehikaetako sarituak
Euskarazko hormakinen nazioarteko I. lehiaketako sarituak ondokoak izan dira:
Olatz Larrinagak lan honekin bi pertsonarentzat multiabentura jarduera bat irabazi du:
Aintzane Praderak lan honekin Kafe Antzoki bateko kontzertu baterako bi sarrera irabazi ditu:
Idoia Anzorandiak lan honekin Xabiroi aldizkariko urte beterako harpidetza bat irabazi du:
18 urte baino gutxiagoko parte-hartzaileen artean, Ander Villarrek lan honekin Gaztezulo aldizkarirako urte beterako harpidetza bat irabazi du:
Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guzti-guztioi.
Laster, jaso ditugun lan guztiak argitaratuko ditugu.
Adi egon blog honetara, 60tik gora baitira!
Olatz Larrinagak lan honekin bi pertsonarentzat multiabentura jarduera bat irabazi du:
Aintzane Praderak lan honekin Kafe Antzoki bateko kontzertu baterako bi sarrera irabazi ditu:
Idoia Anzorandiak lan honekin Xabiroi aldizkariko urte beterako harpidetza bat irabazi du:
18 urte baino gutxiagoko parte-hartzaileen artean, Ander Villarrek lan honekin Gaztezulo aldizkarirako urte beterako harpidetza bat irabazi du:
Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guzti-guztioi.
Laster, jaso ditugun lan guztiak argitaratuko ditugu.
Adi egon blog honetara, 60tik gora baitira!
etiketak, argazkiak
hormakinak,
lehiaketa,
sariak
Euskaldunen topaketa musikatua
Ostiral honetan, abenduak 12, Berbalagun ekimenak euskaldunon topaketa musikatua
antolatu du Barakaldon, 19:30ean Eguzki tabernatik abiaturik.
Euskaltzale oro dago gonbidatua, eta bestalde, AEKideek, urte bukaerako jaia ekintza honen bidez gauzatuko dutela adierazi dute jada. Gainera, topaketan jana eta edana egoteaz aparte,
musika, zozketak eta hamaika sorpresatxo izango baitira.
ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!
ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!
2014-12-08
Kalesareak dokumentala
Barakaldoko Gazte Bulegoak KALESAREAK Dokumentalaren aurkezpena eskaintzen digu.
Zertan datza?
Kalesareak Bizkaiko gazteen errealitate, aniztasun, desio, nahi, zalantza... bizimodua erakutsiko duen Road Movie dokumentala da. K-movien parte hartu daben ikusentzunezko batzuk eta lehiaketatik kanpo dauden beste batzuek osatu dabe dokumentala. K-movien agertu ala ez, danak ala denak, gazteek burutu dituzte etadinamika partehartzaile baten ondorio dira. Sinopsia:
Gazteak. Beraiek nolakoak diren plazaratzeko asmoarekin kalera abiatzen dira. Sare bidez elkartu, komunitatea sortu eta beren errealitate, desio, proposamen, ikuspuntu, erreflexio... anitzak partekatu eta transmititzeko ekimenak garatzen dabez.
Dokumentala azken batean K proiektuaren sintesia da.
NOIZ: Abenduak 10, 19:00etan
NON: GAZTE BULEOAN.
2014-12-04
HORMAKIN LEHIAKETA
Hormakin lehiaketan hainbat parte hartzaile izan dugu, eta hortaz SASIBURU elkarteko kideok pozarren gaude geure ekimen xume honetarako izan duzuen interesarekin. Beraz, hasieran aste honetan bertan saridunen izena argitaratuko genuela esan arren, erabakia datorren asteko ostegunera arte atzeratzea otu zaigu (patxada gehiagoz erabaki ahal izateko).
Hona hemen jaso dugun hormakin horietako bat arauetan esan genuen bezala hormakin interesgarrienak argitaratuko ditugu geure sare sozialetan eta gero zeuen lagunekin partekatzeko eskatuko dizuegu.
Ondo izan eta euskaraz murgildu sare sozialetan ere !!
2014-12-01
"JAINKO TXIKI ETA JOSTALARI HURA" KANTALDIA
Barakaldoko Udaleko euskara zerbitzuak kantaldi ederra antolatu du asteazken honetarako, euskararen eguna dela eta. Hona hemen ekitaldi horren nondik norakoak.
Jainko txiki eta jostalari hura deitzen den ikuskizun multimedia berri honetan, Kirmen Uriberen testuak nahasten dira Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabalen musikarekin eta Mikel Valverderen ilustrazioekin.
Euskal artista garrantzitsuenetako batzuek elkarrekin egindako lan hau jendaurrean erakutsiko da azaroaren 21ean New Yorkeko Poisson Rouge aretoan.
ZER: “JAINKO TXIKI ETA JOSTALARI HURA”
Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal,
Mikel Valverde
NOIZ: Abenduak 3,ORDUA 20,00
NON Barakaldo Antzokia.
ZER Publiko helduari zuzendutako kontzertu-errezitala
PREZIOA 5 €
ANTOLATZAILEA: Barakaldo Udaleko Euskara Zerbitzua
2014-11-28
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA.2
Euskararem nazioarteko egunea dela eta Hizkuntza eskolako kideek zenbait jarduera antolatu dute hala nola sekulako bertso saioa, datorren abenduaren 4an,arratsaldeko 18:30etan, Barakaldoko hizkuntza eskola bertan..
Bestalde, abenduaren 3an goizeko 10:00etan FAKUN AZNAREZ-ek Argentinako euskaldun batek hitzaldi bat emango du hizkuntza eskolako liburutegian.
Anima zaitez eta hurbildu hizkuntza eskolara!!
2014-11-27
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA.1.
Euskararen nazioarteko eguna dela eta, hainbat jarduera izango dira datorren astean besteak beste gazte bulegokoek antolaturikoak, Barakaldoko hizkuntza eskolakoek, udaleko euskara zerbitzukoek...
Oraingo honetan Barakaldoko gazte bulegokoen antolatutakoen berri daukazue:
Elikagaien manipulatzaile eta perkusio tailerra dituzue, baita k izeneko dokumentala ere. Tailer horien berri izateko jo ezazue ahalik eta lasterren gazte bulegora (San Juan kalea) edo telefonoz deitu.
Bestalde, hona hemen euskaltzale batek helarazi digun informazioa, bihar bertan kantaldi ederra izango dugu Barakaldoko antzokian.
ZER: Eñaut elorrieta (ken7) bere bakarkako diskoaren aurkezpena.“Deserriko kantak” .
NOIZ: Azaroak 28, OSTIRALA, 20:30etan.
NON: Barakaldo Antzoki-an
ZER: Pirritx, Porrotx eta Marimotots. TXO,MIKMAK txikia!! emankizun berria
NOIZ: azaroak 30,eguerdiko 12.00etan eta arratsaldeko 17:30etan.
non: Bec-en.
http://bilbaoexhibitioncentre.com/eventos/pirritx-porrotx-eta-marimotots/#.VHdUXWdnSUd
2014-11-15
BARRY BARREZ.. The Berbalaguna Experience.
Berriro ere SASIBURU elkarteak beste euskarazko jarduera dibertigarria antolatu du: The Berbalaguna Experience, Barry Barrezen beste bakarrizketa saio barregarriaz primeran pasatzeko aukera aparta izango dugu.Hona hemen beraren bakarrizketa horren laburpentxoa:
"Berbalaguna... ideia oso ona, ezta? Oso ekintza baliagarria, emankorra... izan daiteke. Baldintza normaletan. Euskara eta euskal kulturara hurbiltzeko modu onenetarikoa -eta atseginetakoa- da... normalean!
Kontatuko dizuet zer gertatu zitzaidan nire berbalagunarekin. Neska katxarroa zen, hori bai, eta onartu egin behar dut harreman ona izan dugula... baina nitaz ez egin barrerik, mesedez... enteratzen zaretenean... Elkar ikusiko dugu!! Aio!!"
ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!
Non: San Bizenteko Kultur Etxea.
Zer: Bakarrizketa- Barry Barrez
2014-11-06
Interneteko hormakinen lehiaketa aintzindaria hasi da
Gaurtik aurrera lehiaketa martxan dago eta parte hartu nahi duenak, sortu duen fitxategia guri e-postaz bidaltzeaz gain, bere sare sozialetan zabaltzen ere joan daiteke.
Zehaztasun guztiak hemen:
Lehiaketa hau zure lagunen artean zabaldu nahi baduzu, hormakin hau erabil dezakezu:
Twitterren #EuskarazkoHormakina traola erabil dezakezu, orain eta beti.
Zehaztasun guztiak hemen:
Lehiaketa hau zure lagunen artean zabaldu nahi baduzu, hormakin hau erabil dezakezu:
Twitterren #EuskarazkoHormakina traola erabil dezakezu, orain eta beti.
Ondo izan!
OHARRA: Adi, lanak aurkezteko epea luzatu dugu eta. Hormakinak e-postaz bidaltzeko azken eguna orain ABENDUAREN 2a da (ez azaroaren 28a). Bida batez, ez ahaztu zure adina aipatzea, 18 urtetik beherako kategoria dagokizun ala ez jakin dezagun.
OHARRA: Adi, lanak aurkezteko epea luzatu dugu eta. Hormakinak e-postaz bidaltzeko azken eguna orain ABENDUAREN 2a da (ez azaroaren 28a). Bida batez, ez ahaztu zure adina aipatzea, 18 urtetik beherako kategoria dagokizun ala ez jakin dezagun.
Elhuyarren #esanHitza ekimena abenduaren 3ra begira
Elhuyarrek bere euskarazko hiztegirako, 20.000 hitzen ahoskera lortu nahi ditu NAZIOARTEKO EUSKARAREN EGUNA baino lehen. Bideo honetan, ekimenak zertan datzan azaltzen da:
Anima zaitez zu ere, oso erraza da eta!
2014-10-26
EUSKARA PLAZARA BARAKALDON
Barakaldoko udalekoek euskarazko zenbait jarduera antolatu dute helduentzat, datorren astean hasi eta euskararen egunera arte.Esate baterako, datorren asteartean, hilak-28, Kike Amunarrizen hitzaldia izango dugu San Bizenteko kultur etxean; bestalde, garagardo dastaketako tailer bat izango da eta bi kontzertu.Anima zaitezte eta parte hartu!! askotan esan dugun bezala euskara sustatzea guztion eginkizuna da eta.
2014-10-13
C2 IKASTAROA BARAKALDOKO AEK-N
4. mailako taldea ateratzeko ikasle bat edo biren faltan gabiltza Barakaldoko AEKn (astearte eta ostegunetan 18:00etatik aurrera). Zuetako inori interesatzen al zaio? Edo zuetako inork ez al du inguruan C2 egiten interesatuta egon daitekeen euskaldunik?
Anima zaitezte, oso ikastaro interesgarria izateaz gain (testugintza, idazteko estrategiak, testuinguruaren garrantzia, jendaurrean hitz egiteko teknikak...), euskaran sakontzeko aukera aparta ere izan daiteke-eta.
Zuetariko inor interesatuta balego, jakinarazi barakaldo@aek.org helbidera idatzita.
2014-10-11
KANTU EGUNA SAN BIZENTEN
DATORREN URRIAREN 19AN, IGANDEA, SAN BIZENTE AUZOAN KANTU EGUNA OSPATUKO DUTE LAGUNTASUNA ELKARTEKOEK.BERTAN ABESTI TALDEEN TOPAKETAZ GAIN, DUO DENO BIKOTEAREN EMANALDIA IZANGO DUGU ETA LAGUN ARTEKO BAZKARIA, BESTEAK BESTE.
2014-10-05
MADDI PIRATA BAGATZAKO JAIETAN
Maddi kostaldeko neska alai bat
zen eta bere familiarekin oso pozik bizi zen, baina egun batean Miss
Cauliflower erregina zitala gaiztakeriak egiten, dirua lapurtzen eta guztien
bizitza izorratzen hasi zen. Asko zen jokoan zegoena: Maddiren ametsak, bere
ohiturak, azken finean bere herriaren askatasuna. Honen aurrean Maddik erabaki sakon bat hartu behar izan zuen:
Pirata bihurtzea!.
Piratak, sorginak eta enparauak beti pertsonaia
gaizkiletzat aurkeztu dizkigute, baina askotan ez da horrela izan. Historia
idazten zutenek, anitzetan, errealitatea aldrebesten zuten eta haien erara
kontatzen ziguten. “Maddi pirata” antzezlanean argiki ikusiko dugu historia
askotan ez zela kontatzen ziguten bezala izaten, pirata guztiak ez zirela
berdinak, sorginak ez zirela deabruak,… Antzezlan honen bidez, botereak begi
onez begiratzen ez zituen hainbat euskal ohitura eta pertsonaiak goraipatu nahi
ditugu, eta era berean gizarte horretan emakumeek betetzen zuten funtzio
soziala aintzat hartu.
ZER: MADDI PIRATA. HAURRENTZAKO ANTZEZLANA.
NOIZ: URRIAREN 13, ASTELEHENA. ARRATSALDEKO 18:00ETAN.
NON: BEURKO-BAGATZAKO JAIETAN. XAKE PLAZAN ( Luis de Kastrexana kalean).
2014-09-22
UMEENTZAKO ANTZEZLANA. BIOLIN MAGIKOA.
Antzezlan honetan Basilio Durpin eta Igor Ivanovich
Petronov lapur maitagarrien abenturak ikusiko ditugu, mundua eta Historian
zehar ibiliko dira altxor preziatuenaren atzetik: Burbon konderriaren Biolin
Magikoa.
Bidean musika, antzerkia, magia, dantza, mimoa eta
barre mordoa topatuko ditugu, baina ez hori bakarrik, gure lapur bikoteak
luxuzko gonbidatuak izango ditu: Mozart, Beethoven, Paganini, Sarasate,
Eskoziar parranderoak, gondolero trebeak, Errumaniako ijitoak eta baten bat
gehiago.
Euskaraz erditutako lan originala da, parrarazteaz
gain zuzeneko biolin musika eta musika Historiaren zati bat azaldu nahi ditu.
Horretarako istorio fresko, dibertigarri eta akzioz beteriko batean murgiltzen
gaituelarik.
Gure nahia 6-12 urte bitarteko ikuslegoari
helaraztea da, baita hauen guraso eta laguntzaileei ere, jakin badakigu eta,
helduak noizbait haur bidai magiko zaleak izan zirela (eta zorte pixka batekin
oraindik direla).
NORI ZUZENDUA: Famili osoarentzat, 6-12 urte
bitarteko gaztetxoak
NOIZ: URRIAREN 4A, LARUNBATA, ARRATSALDEKO 18:00ETAN.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA.
Ikus promozio bideo hauek:
Ikus promozio bideo hauek:
2014-09-12
EUSKARAZ BIZI NAHI DUT HERRI LASTERKETA
Aurten hirugarren aldiz antolatuko ditu Kontseiluak herri-lasterketak. Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi da Euskal Herriko herri desberdinetan. Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi du Kontseiluak ekimen honetan parte hartzera.Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak, musika, edariak eta elastikoak eskuratu ahal izango ditugu bertan.
Barakaldon ere datorren astean Errontegiko jaien barruan ekimen honetan parte hartzeko aukera izango dugu.
ZER : EUSKARAZ BIZI NAHI DUT HERRI LASTERKETA BARAKALDON.
NOIZ: 2014KO IRAILAREN 20 (LARUNBATA). EGUERDIKO 12:30ETAN.
NON: ERRONTEGI AUZOAN. Azpiko irudian metrotik plazara nola joan azaltzen da.
2014-07-19
UDAKO ARGAZKI LEHIAKETA
Kaixo lagunok!!!
“Euskaraz bizi nahi dugu” mezua zabaltzeko, aurten ere, udako argazki
lehiaketa antolatu dugu Sasiburukideok!!!!
Bidali gure korreora (sasiburu@gmail.com) “Euskaraz bizi nahi dut” logoa duen argazki bat, irailaren 15ean baino lehen. Eta geuk eskegiko dugu sare sozialetan.
Irabazlea aukeratzeko orduan argazkiaren originaltasuna baloratuko dugu. Saria
bi pertsonentzako asteburua nekazalturismo baten izango da!
Animatu eta parte hartu!!!!
etiketak, argazkiak
Argazki-lehiaketa,
argazkia,
lehiaketa
2014-06-29
Musika lokalak eta Euskal musikari buruzko mahaingurua.
Barakaldoko gazte bulegokoek ekitaldi interesgarria antolatu dute "Musika lokalak eta Euskal musika" -ri buruzko mahaigurua.
ZER: Musika lokalak eta Euskal musikari buruzko mahaingurua.
NON: San Bizenteko Kultur Etxea.
NOIZ: Uztailaren 1ean, asteartea, arratsaldeko 19:00etan.
2014-06-12
Kapelaren eguna San Bizente auzotik
Kaixo guztioi:
Ostiral honetan AEKko euskaltegian hasita, San Bizente auzotik euskaraz mintzatzeko aukera izango duzu:
Euskaldun berria bazara, euskaldun zahara bazara, euskaraz ikasten baduzu, euskaraz lan egiten baduzu, etxean euskaraz egiten baduzu edo egiten ez baduzu baina egin nahiko bazenu, animatu zaitez!
TXAPELA BURUAN ETA EUSKARAZ KALEAN!
Ostiral honetan AEKko euskaltegian hasita, San Bizente auzotik euskaraz mintzatzeko aukera izango duzu:
Euskaldun berria bazara, euskaldun zahara bazara, euskaraz ikasten baduzu, euskaraz lan egiten baduzu, etxean euskaraz egiten baduzu edo egiten ez baduzu baina egin nahiko bazenu, animatu zaitez!
TXAPELA BURUAN ETA EUSKARAZ KALEAN!
2014-05-21
BARAKALDOKO MINTZODROMOA
ORAINGO HONETAN BESTE JARDUERA BATEN BERRI eman nahi dizuegu:
Barakaldori ere iritsi zaio Mintzodromoa izateko eguna!!!! Ikasleak, euskaldunak, euskaltzaleak, irakasleak... denok bilduko gara solasaldi handia eta polita egiteko.
Bi txanda izango dituzue aukeran: goizeko 10:30ean eta arratsaldeko 18:30ean. San Bizente auzoan izango da, San Bizenteko kultur etxeko kanpokaldean, hain zuzen ere.
Jarduera honi buruzko zehaztapen gehiago izateko jo dezakezu Udal euskaltegira, Hizkuntza eskolara edota AEKra.Baita ere, 678 626 567 telefonoan edo aintzane-p@aek.org helbidera mezua bidaliz.
Hori bai, eman beharko duzu zure izena maiatzaren 30a baino lehen.
2014-05-13
PISUKIDEAK ANTZEZLANA
SASIBURU elkartekoek Kultur Errota programaren barruan beste komedia bat ekarriko dugu: PISUKIDEAK. Antzezlan dibertigarri honek barre algarak eragingo dizkigu datorren maiatzaren 22an, osteguna, arratsaldeko 19:30etan San Bizenteko Kultur Etxean.
Peru Madalenak idatzitako antzezlan hau Sonia Villamor eta Jon Zubiaga aktoreek gorpuzten dute.
Ondo pasatzea gura baduzu etor zaitez! Eta betiko legez DOHAINIK.
NON : SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA.
NOIZ: MAIATZAK-22, OSTEGUNA, ARRATSALDEKO 19:30ETAN.
2014-05-12
SABEL DANTZA TAILERRA
Sasiburu elkarteak “SABEL DANTZA TAILERRA” antolatu du berriz!!!!!!
Tailerrean sabel dantzaren mundura gerturatuko gara, koreografia baten bidez.
Bi saioko ikastaro izango da, eta 16 urtetatik gorako emakumezko zein gizonezkoei zuzenduta dago.
Noiz: maiatzak 21 eta 28, asteazkenak
Ordutegia: arratsaldeko 19:30etatik - 21:00etara
Non: Ainara aisialdi taldearen lokalean, Bizkaia kalea, 36 (Errontegin)
Doakoa
Informazio eta inskripzioa: sasiburu@gmail.com
Gogoratu plazak mugatuak direla!!!!!
Animatu eta zatoz!
2014-05-06
Gin-Tonika prestatzeko tailerra
Azkenengo bolada honetan oso ohikoa bihurtu da geure herrietako taberneten Gin -Tonika.Guk, jakina, halako edarien kontsumoa zuhurtziaz egiteko gomendatzen zaituztegu; hala ere, interesgarria iruditzen zaigu pil-pilean izaten diren kontuak euskaraz jasotzeko aukera izatea.Horregatik, beste batzuetan sukaldaritza, barreterapia, masaia edo sabel dantzako taillerrak antolatu dugun eran, oraingo honetan Gin Tonika prestatzeko tailerra antolatzea otu zaigu. Geure ikastaro guztiak bezala hau ere dohainik duzu.
Hori bai, tailer honetara apuntatzeko inetesa baduzu ahalik eta lasterren mezutxo bat bidali beharko diguzu geure helbide elektronikora: sasiburu@gmail.com
ANIMA ZAITEZ ETA EMAN ZURE IZENA TAILER HONETAN.
(GOGOAN IZAN PLAZAK OSO MUGATUAK DIRELA).
2014-03-28
Euskara eguna Zuazo Arteagabeitian
Zuazoko zenbait elkarteren artean euskararen eguna antolatu dute Barakaldoko auzo horretan, eta hori ospatzeko euskarazko hainbat jarduera izango dugu, besteak beste: haurrentzako kalejira eta disko festa, bertso poteoa, txorizo dastaketa eta hitzaldi oso interesgarria, "Barakaldoko mugimendu euskatzalearen historia 1960tik 1980era."
2014-03-23
DESENTXUFATUAK ANTZEZLANA
DESENTXUFATUAK
BARAKALDOKO HIZKUNTZA ESKOLAN
“Ez Dok Hiru” antzerki taldeak “Desentxufatuak” lan komikoa aurkeztuko du
MARTXOAREN 26ean, arrtsaldeko 18:30ean BARAKALDOKO HIZKUNTZA ESKOLAN. Patxo
Telleriak eta Mikel Martinezek parte hartzen dute euskarazko antzezlan honetan.
Ikuskizunak euskara eta sexuaren arteko
harremanak erakusten ditu. Talde honek aspaldi arrakasta handiz
aurkeztutako “Euskara Sencilloaren Manifestoa” eta “Larru haizetara” lanak berreskuratu eta
horietako atalik onenak bildu dituzte beste honetarako.
Ikuskizun honetan galdera batzuk luzatzen
dituzte: Zer egiten duzu dagoeneko ez duzula balio esaten dizutenean, gizarteak
albora uztean? Nola egiten diozu aurre azken aurrerakuntza teknologikoak nagusi
diren munduari telebista zahar bat baino ez bazara?
2014-03-13
SAGARDOTEGIRAKO BIDAIA
Barakaldoko euskaltzaleok Hernani konkistatzera joango gara, guztiok elkarrekin. Zu etxean geratuko zara???
Barakaldoko Euskara elkartea den Sasiburu, Herrikolore komunikazio leihoa eta AEK euskaltegia batu gara sagardotegira egun-pasa joateko txangoa egiteko.
Goizeko 11:00etan aterako gara Barakaldotik (epaitegi atzeko bus geltokitik), Hernanira joango gara eta bertako Otsua-Enea sagardotegian bapo bazkalduko dugu. Kafea, pattarra ... hartu ondoren bueltatuko gara, iluntzeko21:00etan herriratuz.
Animatu eta etorri gurekin!!! Giro euskalduna eta jatorra ziurtatuta dago!!!
Sagardotegia + autobusa: 40€
Tiketak AEK euskaltegian salgai.
Izena emateko azken eguna: martxoak 22
Izena emateko azken eguna: martxoak 22
Anima zaitez eta eman izena itzel pasatuko dugu eta!!
2014-02-26
SUKALDARITZA TAILERRA
Aurten ere SASIBURU elkarteak SUKALDARITZA tailer aparta antolatu dugu. Sukaldaritza tailer hau hiru saiotan emango dugu: martxoaren 11an, martxoaren 18an eta martxoaren 25ean.
Ordutegia: arratsaldeko 18:30etik 20:30ak arte.
NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEA.
Kontuan izan plaza mugatuak direla; hortaz interesa baduzu eman zure izena ahalik eta lasterren geure posta elektronikora mezutxo bat bidaliz edo Barakaldoko AEKn.
Posta elektronikoa: sasiburu@gmail.com
ANIMA ZAITEZ ETA ONDO PASA EUSKERAZ IKASTEN!!
2014-02-21
KING KONG-EN NESKA ANTZEZLANA
Datorren martxoaren 13an, arratsaldeko 19:30etan antzezlan interesgarria antolatu dugu San Bizenteko Kultur Etxean:
KING KONG-EN NESKA
Hona hemen antzezlan honen nondik norakoak:
KING KONG-EN NESKA
Hona hemen antzezlan honen nondik norakoak:
"Emakumeok sudur puntan jartzen zaiguna izateko
eskubidea daukagu.
Ereduak, horixe besterik ez dira: Ereduak
Emakumetasuna aukera bat baino ez da.
Punk abesti bat.
Mingainean trabarik gabe.
Umoretsua.
Desegokia.
Zuzenean aritzeak handitzen nau.
Virginie Despentes-en “King Kong teoria” makarraren hitzaurrea,
bakarrizketa bihurtua.
Ereduak hausten dituen ikuskizun umoretsua da.
Emakumetasunaren proletarioak hitz egiten du, ezarritako eredua jarraitzeko gai
ez den emakume okerra izatea aldarrikatzen duen emakumeak. Proletario diren
haiei zuzendurik dago, Barbie eta Kent bezalakoak izan ezin duten edo agian
izan nahi ez duten emakume eta gizonei. Benetan, ezagutzen al duzu horien
modukoa izateko baldintza guztiak betetzen dituen inor?
Gizon eta emakume perfektua izatearen baloreak
ezbaian jartzen dituen ikuskizun urratzailea."
Taldea:
Aktore eta zuzendaria: Josune Montón
Idazlea: Virginie Despentes
Itzultzailea: Iñaki Segurola
ANIMA ZAITEZ ETA EORRI!!
2014-02-19
"SASIBURUK 22 URTE " BERTSO PAPER LEHIAKETA.
URTEAK JOAN URTEAK ETORRI, ETA SASIBURU ELKARTEAK 22 URTE BETEKO DITU. HORI OSPATZEKO DATORREN MARTXOAN ZENBAIT JARDUERA ANTOLATU DITUGU: SUKALDARITZA TAILERRA, ANTZEZLAN BAT ETA SEKULAKO BERTSO AFARIA (JON MAIA ETA UNAI ITURRIAGAREKIN). JARDUERA HAUETAZ GUZTIETAZ GEURE WEBGUNE HONETAN ETA GEURE FACEBOOKEAN BERRI ZEHATZAGOA EMANGO DIZUEGU.
ORAINGO HONETAN LEHIAKETATXO BATEN BERRI EMAN NAHI DIZUEGU:
"SASIBURUK 22 URTE " BERTSO PAPER LEHIAKETA.
LEHIAKETA HONETAN PARTE HARTU NAHI BADUZU BERTSO BAT BIDALI BEHARKO DIGUZU GEURE POSTA ELEKTRONIKORA. GAIA "SASIBURUK 22 URTE", NAHI DUZUN NEURRIAN ETA DOINUAREKIN (BERTSOAREN DOINUA AIPATU).
BERTSOA BIDALTZEKO EPEA: MARTXOAREN 3RA ARTE.
Posta elektronikoa: sasiburu@gmail.com
SARIA: BERTSO AFARIRAKO BI TXARTEL.
2014-02-17
BERTSO AFARIA BARAKALDON
Datorren martxoaren 14an, ostirala, 22:00ean,
bertsoafari aparta antolatu dugu Sasiburu elkartekideok gure 22.urteurrena
ospatzeko!!!!!!!!
Bertsolariak Jon Maia eta Unai Iturriaga izango
dira, eta afaria Itsasadar sagardotegian izango da. Txartelak 22 euroren truke
salduko dira Barakaldoko AEK-ko euskaltegian eta Itsasadar sagardotegian,
martxoaren 12ra arte.
MARTXOAK 14, OSTIRALA
22:00ean
JON MAIA
UNAI ITURRIAGA
ITSASADAR SAGARDOTEGIAN (Beurko zaharra, 2 –
26.pabiloia)
Txartelak salgai martxoaren 12ra arte
AEK-ko euskaltegian (San Bizente Kalea 11,
behea) eta Itsasadar sagardotegian (Beurko zaharra, 2 – 26.pabiloia)
22 EURO
Animatu eta etor zaitez!!!!! Primeran pasako dugu eta!!!!
2014-02-13
Bertso saioa Barakaldon
Bihar,otsailak-14, arratsaldeko 19:30etatik aurrera bertso desafio paregabea izango dugu Barakaldon. Zallako, Trapagarango eta Barakaldoko Bertso Eskolako lagunek sekulako bertso saioa antolatu dute Argalario tabernatik hasita.
2014-01-28
BARRY BARREZ BAKARRIZKETA
BARAKALDOKO GAZTE BULEGOAK JARDUERA DIBERTIGARRIA ANTOLATU DU DATORREN OSTEGUNEAN URTARRILAK-30, ARRATSALDEKO 19:30ETAN. EUSKARAZ ONDO PASATZEKO BESTE AUKERA PAREGABEA IZANGO DUGU BARRY IRLANDAR EUSKALDUNAREN ESKUTIK.
ZER: BARRY BARREZ.UMOREZKO BAKARRIZKETA.
NOIZ: URTARRILAK-30, ARRATSALDEKO 19:30ETAN.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA
2014-01-21
San Bizenteko jaiak
San Bizenteko jaiak hasi dira!!!!
Eta Sasiburu elkarteak zenbait ekimen antolatu ditu, besteak beste:
MARIPILI IPUINKONTALARIA
Urtarrilak 23, osteguna
Arratsaldeko 18:00ean
San Bizenteko kultur eltxean
PINTXO DASTAKETA
Urtarrila-24, ostirala, arratseko 19:30etan.
Martxoak-8 plazan. (Union sport taberna ondoko plaza).
Hurbildu zaitez!!!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)