KING KONG-EN NESKA
Hona hemen antzezlan honen nondik norakoak:
"Emakumeok sudur puntan jartzen zaiguna izateko
eskubidea daukagu.
Ereduak, horixe besterik ez dira: Ereduak
Emakumetasuna aukera bat baino ez da.
Punk abesti bat.
Mingainean trabarik gabe.
Umoretsua.
Desegokia.
Zuzenean aritzeak handitzen nau.
Virginie Despentes-en “King Kong teoria” makarraren hitzaurrea,
bakarrizketa bihurtua.
Ereduak hausten dituen ikuskizun umoretsua da.
Emakumetasunaren proletarioak hitz egiten du, ezarritako eredua jarraitzeko gai
ez den emakume okerra izatea aldarrikatzen duen emakumeak. Proletario diren
haiei zuzendurik dago, Barbie eta Kent bezalakoak izan ezin duten edo agian
izan nahi ez duten emakume eta gizonei. Benetan, ezagutzen al duzu horien
modukoa izateko baldintza guztiak betetzen dituen inor?
Gizon eta emakume perfektua izatearen baloreak
ezbaian jartzen dituen ikuskizun urratzailea."
Taldea:
Aktore eta zuzendaria: Josune Montón
Idazlea: Virginie Despentes
Itzultzailea: Iñaki Segurola
ANIMA ZAITEZ ETA EORRI!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina