2014-02-19

"SASIBURUK 22 URTE " BERTSO PAPER LEHIAKETA.


URTEAK JOAN URTEAK ETORRI, ETA SASIBURU ELKARTEAK 22 URTE BETEKO DITU. HORI OSPATZEKO DATORREN MARTXOAN ZENBAIT JARDUERA ANTOLATU DITUGU: SUKALDARITZA TAILERRA, ANTZEZLAN BAT ETA SEKULAKO BERTSO AFARIA (JON MAIA ETA UNAI ITURRIAGAREKIN). JARDUERA HAUETAZ GUZTIETAZ GEURE WEBGUNE HONETAN ETA GEURE FACEBOOKEAN BERRI ZEHATZAGOA EMANGO DIZUEGU.

ORAINGO HONETAN LEHIAKETATXO BATEN BERRI EMAN NAHI DIZUEGU:
"SASIBURUK 22 URTE " BERTSO PAPER LEHIAKETA.
LEHIAKETA HONETAN PARTE HARTU NAHI BADUZU BERTSO BAT BIDALI BEHARKO DIGUZU GEURE POSTA ELEKTRONIKORA. GAIA "SASIBURUK 22 URTE", NAHI DUZUN NEURRIAN ETA DOINUAREKIN (BERTSOAREN DOINUA AIPATU).

BERTSOA BIDALTZEKO EPEA: MARTXOAREN 3RA ARTE.

Posta elektronikoa: sasiburu@gmail.com

SARIA: BERTSO AFARIRAKO BI TXARTEL.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat