2015-02-05

KORRIKAREN AURKEZPENA BARAKALDON

Korrika 19a gero eta hurbilago dago, eta lasterketa euskaltzalearen aldeko jarduerak ugarituko dira. Ekitaldi horien berri blog honetan bertan emango dizuegu.Hasteko, datorren ostiraleko hitzordua. Bihar, otsailaren 6an, 19:00etan Gran Parada tabernan (San Bizente kalean, euskaltegiaren ondoan), Barakaldoko AEK-k Korrika 19ren aurkezpena egingo baitu herrian. Bertan euskaltegiko kideek Korrikaren berri emateaz gain, aurtengo edizioaren xehetasunak emango dizkigute.
 Bertan bideoak, musika eta lunch bat izango dituzte gozagarri eta ekimenaren aldeko photo call batean parte hartzeko aukera izango dugu. Ekitaldi hau nahi duen ororentzat irekia da eta, beraz, euskaltzaleok badugu beste hitzordu bat euskararen erabilera sustatzeko.

IKA, IKA IKA BADATOR KORRIKA!!