2019-03-12

BERTSO AFARIA DONIBANE SAGARDOTEGIAN



TXILLARDEGIREN KLIKA DOKUMENTALA

 Datorren asteko ostegunean, martxoak 21, 19:00etan, Clara Campoamor Kultur Etxean, Txillardegiren Klika dokumentala izango dugu Korrika kulturalaren baitan. 

   Kote Camachok egindako ikus-entzunezkoa Txillardegiri egingo zaion omenaldi-ekitaldian estreinatu zen. Txillardegiren Klika osatzeko, 14. KORRIKAk Txillardegiri grabatutako elkarrizketan oinarritu da Kote Camacho. Dokumental berri horren ardatza elkarrizketa hartako irudi gordinek osatuko dute, nagusiki: han jorraturiko gaiek dokumental honetan jaso nahi direnekin bat egiten dutelako.

   Txillardegi, bere horretan, gustura eta natural ageri delako, kamerarik ez balego bezala. «KORRIKAk KORRIKArako egina izateak magia-ukitua ematen diolako», diote arduradunek.

14. Korrika hark Ni ere bai leloa zabaldu zuenak, euskara ikasteko urratsa egindako jendea omendu nahi izan zuen. Oraingoan, KORRIKA urrunago doa, Klika leloaz eskatu nahi baitu euskara erabiltzeko, euskaraz ahalduntzeko, euskararekin inplikatzeko, eta, noski, ez dakienak euskara ikasteko. Horregatik guztiagatik omendu du Txillardegi: euskaldun berri zahar hura (berak zioen bezala) erabakigarria izan da euskararen historiako azkeneko mende erdian.

ANIMA ZAITEZ ETA ZATOZ!