2014-12-04

HORMAKIN LEHIAKETA



Hormakin lehiaketan hainbat parte hartzaile izan dugu, eta hortaz SASIBURU  elkarteko kideok pozarren gaude geure ekimen xume honetarako  izan duzuen interesarekin. Beraz, hasieran aste honetan bertan saridunen izena argitaratuko genuela esan arren, erabakia datorren asteko ostegunera arte atzeratzea otu zaigu (patxada gehiagoz erabaki ahal izateko).

Hona hemen jaso dugun hormakin horietako bat arauetan esan genuen bezala hormakin interesgarrienak argitaratuko ditugu geure sare sozialetan eta gero zeuen lagunekin partekatzeko eskatuko dizuegu. 

Ondo izan eta euskaraz murgildu sare sozialetan ere !!


2014-12-01

"JAINKO TXIKI ETA JOSTALARI HURA" KANTALDIA


Barakaldoko Udaleko euskara zerbitzuak kantaldi ederra antolatu du asteazken honetarako, euskararen eguna dela eta. Hona hemen ekitaldi horren nondik norakoak.

Jainko txiki eta jostalari hura deitzen den ikuskizun multimedia berri honetan, Kirmen Uriberen testuak nahasten dira Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabalen musikarekin eta Mikel Valverderen ilustrazioekin.


Euskal artista garrantzitsuenetako batzuek elkarrekin egindako lan hau jendaurrean erakutsiko da azaroaren 21ean New Yorkeko Poisson Rouge aretoan.



ZER: “JAINKO TXIKI ETA JOSTALARI HURA”
Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal,
Mikel Valverde

NOIZ: Abenduak 3,ORDUA 20,00
NON Barakaldo Antzokia.

ZER Publiko helduari zuzendutako kontzertu-errezitala
PREZIOA 5 €

ANTOLATZAILEA: Barakaldo Udaleko Euskara Zerbitzua