2018-02-05

"Barakaldo eta euskara" hausnarketa jardunaldia

Sasiburu euskara elkarteak eta mugimendu euskaltzaleak orokorrean, Barakaldoko euskalduntzeko borrokan fase berri bat zabaltzeko beharra ikusi dut. Horretarako Sasiburu berak, Euskaltzaleon topagunea eta Udaleko Euskara Zerbitzuak hausnarketarako jardunaldi batzuk prestatu dituzte. Jardunaldi hauen helburua fase berria diseinatzea eta hemendik aurrera eman daitezkeen pausoen eta egin nahi diren ekimenen inguruan hausnartzea da, guztia jendearen parte-hartzea eta ekarpenekin batera. Prozesuak hiru saio izango ditu, guztiak San Bizenteko kultur etxean. Lehenengoa astearte honetan izango da.

Anima zaitez eta parte hartu!!

Hona hemen, Herri Koloreko lagunek geure elkarteko kide bati grabatutako bideoa jardunaldiei buruz.


KARIBEKO DANTZAK.OINARRIZKO IKASTAROA




Barakaldoko berbalagunekoek Karibeko Dantzak, oinarrizko ikastaroa antolatu dute. 
Noiz: otsailak 19 (astelehena) eta otsailak 21 (asteartea)
Zer ordutan: 11:30etik 12:30era
Non: San Bizenteko Clara Campoamor kultur etxean

ANIMA ZAITEZ ETA EMON IZENA!

Izena emateko: 

Telefonoa: 678 626 567 
Eposta:  barakaldo_berba@aek.eus, 

Izena emateko azken eguna: otsailaren 16a