2008-07-01

Asteburu naturala

Kaixo lagunok, hona hemen asteburu honetarako plan interesgarri berri bat:
Barakaldo Naturalak interes arkeologiko eta geologikoko martxa gidatua abiaraziko du uztailaren 5ean, larunbata. Gurutzetako Plazan bilduko gara goizeko 8:30ean. Arroletzako harrespilaPeƱas Blancas-ko lapiazak eta Tellituko aztarnategiak eta kobazuloak bisitatuko ditugu, ibilaldia 14:00etan Mespelerrekan bukatzeko. Komenigarria da arropa zein oinetako erosoak eta ura edo freskagarriak eramatea.
Datorren hilabetera begira, hainbat irteera antolatzeko asmoa daukate plataformako kideek. Pertsona guztientzat pentsatuta, familia edo lagunekin Barakaldoko gune naturalak ezagutzeko eta gozatzeko aukera ezin hobea. Apunta zaitez!
Kontaktua: 667936126 - barakaldonaturala@gmail.com