2019-12-05

GABONETAKO APAINGARRIAK EGITEKO TAILERRA



Urte honi behar bezalako agurra emateko, Barakaldoko Gurasolagunek Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra antolatu dute. 

NOIZ: Abenduaren 19an, 18:30ean, 
NON: Clara Campoamor Kultur Etxean. Euskaraz aritu nahi baduzu familian, plan bikaina duzu. 

Izena emateko azken eguna abenduaren 18a da.

2019-12-03

XXIII. Herrien Arteko Folklore Jaialdia


Urtero bezala, Ibarra-kaldu elkarteak Herrien Arteko Folklore Jaialdia antolatu du.


Anima zaitez eta hurbildu jaialdiko emanaldietara. Sarrera doan!!

2019-12-01

SUKALDARITZA TAILERRA



Sora Ryu berbalagunak Korear sukaldaritza tailerra eskainiko digu. Bi plater prestatzen ikasiko dugu (Dak Galbi plater gazia eta Songpyeon,  gozoa).

Noiz: Abenduaren 10 eta 17an, 18:00etan.

Non: Gurtzetako Zentro Zibikoa

Izena emateko: 678 626 567 telefonora deitu 

 barakaldo_berba@aek.eus emailera idatzi.

ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!