2023-06-02

"HAMAIKA IKASTEKO JAIOAK GARA" LEHIAKETA

 

Sasiburu Barakaldoko euskaldunon elkartea lehiaketa berri batekin dator. Oraingo honetan Barakaldori eta EHri buruzko azken urteetako gertakari ezberdinen inguruko galdera sorta prestatu dugu. Animatu eta desafio honetan parte hartu! 

Sari ugari egongo dira: Errigora saskia, 5 komiki, Sasiburuko botila bat eta Erbestez erbeste liburua. 
Parte hartzeko baldintza bakarra: Jakinmina. Erantzun guztiak asmatzen dutenen artean sariak zozketatuko ditugu eta gure hurrengo ekitaldian banatuko ditugu. 


    NOIZ: Ekainaren 2tik ekainaren 24ra.  PARTE HARTU LEHIAKETAN!