2008-06-16

Hartu txirrindula!!!

Hurrengo ekainaren 21-22an Plazaolara joango gara Sasiburu eta Getxoko euskara elkarteko lagun batzuk bizikletaz ibiltzera, bertako bide berdetik.

Printzipioz zapatuan abiatuko gara, alokaturiko furgoneta batean bizikletak sartu ( bestela bertan bizikletak alokatzeko aukera ere badago) eta ibilaldia egingo dugu bizikletaz. Ibilaldi lasaia da Lekunberri eta Lesaka inguruan egongo gara, jende guztiak egiteko modukoa.

Domekan kobazulo bat bisitatzeko aukera dago; bestela, bizikletan beste ibilaldi laburtxoagoak ere egin daitezke. Ondoren, buelta etxera.

30 € izango dira afaria, lo, gosaria eta bisita Astitzeko kobazuloetan.
Kideok autoz joango gara eta prezioari beraz, gasolina gehitu behako litzaioke ( auto batean lau lagun badatoz,, bada, hamarna euro edo)
-------------------------------------------
ANima zaitezte!!!