2021-05-08

KATTALIN MINER IDAZLEA. Irakurzale kluba

Barakaldoko Irakurzale klubak Kattalin Miner idazlearen Turista Klasea liburua hautatu du hurrengo hitzordurako.

Zer: Literatura solasaldia. Liburua irakurri eta horretaz hitz egingo dute

Noiz: Ekainaren 22an, asteartearekin, 19:30ean

Non: Clara Campoamor Kultur Etxean.


Esnatu, gosaldu, jantzi, motxila, paketea eta nortasun agiria hartu, Hendaiara joan, Pariserako trenari itxaron. Baliteke gaurkoa izatea azken bisita. Eta oraindik ez zaizkio natural ateratzen talegoa bezalako hitzak. Batzuetan fribolo samarrak iruditzen zaizkio haien arteko elkarrizketak, ez dutelako politikaz hitz egiten, baizik eta pelikulez, liburuez, ametsez. Barre egiten dute, elkar babesten dute.

      Uzkiari buruzko tailer batean ezagututako lagun txiletar batzuen etxean geratu zen lehenengo bisitan. Geroztik, ardo botilak hustu zituzten, “lagun” esan zioten elkarri, bizi zituzten biolentziak konpartitu. Baina haiei ez zien kontatu muga gurutzatuta trena hartzean sentitzen zuen izua, Charlie Hebdo-ren kontrako atentatua gertatu zenetik.

      Adiskidetasuna, elkartasuna, norberarengandik erauzi ezin ditugun beldurrak. Kattalin Minerren bigarren nobelan.

 Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus


2021-05-05

IRAKURLE KLUBA GAZTE BULEGOAN

 GAZTE BULEGOkoek beste jarduera interesgarri bat antolatu dute gazteentzat:

                                 IRAKURLE KLUBA 💪



Irakurketa-taldea jarriko dute martxan berriro!  Animatuko zara parte hartzen?

EMAN IZENA:

☎ 94 - 478 95 96  /  688 63 99 35

✉ gaztebulegoa@barakaldo.eus

GAZTE BULEGOA - DONIBANE KALEA 17 - BARAKALDO 

2021-05-04

EZ NAIZ KOLONIALISTA BAINA. HITZALDIA

 

Sasiburu euskara elkarteak, Barakaldoko AEK euskaltegiak eta Agharas Bizkaiko Imazighen elkarteak honako hitzaldi hau antolatu dute: 'Ez naiz kolonialista baina...' 

NOIZmaiatzaren 25ean, 19:00etan

NONLasesarre kiroldegiko areto nagusian.

Argia astekariko Axier Lopez kazetari barakaldarrak kolonialismo eta inperialismoaz jardungo du, hainbat erakundek Juan Sebastián Elkano omendu duten honetan. Bertan, nagibatzailearen gaineko “ezohiko ikuspuntua” eskainiko da eta euskaldunok konkistetan eta esklabotzan izan dugun papera izango dugu aztergai.


ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!


OHARRA: Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea e-postaz:

 (barakaldo_berba@aek.eus) edo telefonoz (678 626 567).