Berbalagun etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Berbalagun etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2013-11-27
Euskararen nazioarteko eguna Barakaldon
Abenduaren 3a heltzear da eta ospakizun hau aitzakitzat hartuz Barakaldoko talde ezberdinok euskararekin lotutako ekitaldiak burutuko ditugu.
Aste batean zehar, Berbalagun, Barakaldoko HEO, Gazte bulegoa, Barakaldoko gazte asamblada eta Sasibururen eskutik, topaketak, bertso saioak, magoak, eta bideo emanaldiak ospatuko dira. Zatoz! Ospatu euskara gu guztiokin!
etiketak, argazkiak
Berbalagun,
bertsolariak,
BGA,
Euskara,
Gazte Bulegoa,
hizkuntza eskola
2012-11-21
Pilates tailerra Sestaon
Hurrengo asteartean, azaroak 27, PILATES tailerra antolatu dute Sestaon BERBALAGUNekoek.
Arratsaldeko 20:00etan izango da Sestaoko AEKn.
Animatzen bazarete, eman izena Sestaoko AEKn, 678 626 567 telefonoan edo aintzane-p@aek.org posta helbidean.
Izena ematen dutenek egun horretan esterilla bat eraman beharko dute, eta jakina arropa erosoa ere.
EGIN EZAZU KIROLA EUSKARAZ!!
!
2012-10-17
Berbalagunen aurkezpena Sestaon
Bihar, urriak-18, Sestaon Berbalagun proiektuaren aurkezpena egingo da liburutegian.
Aurrera Ezkerralde euskalduna!!
Aurrera Ezkerralde euskalduna!!
2012-05-10
Mintza eguna 2012 Santurtzin
Mintza Eguna Santurtzin izango da aurten ekainaren 2an. Goizeko 11:00etan jaiaren hasiera izango dugu Santurtziko
portuan, eta egun osoko egitaraua prestatu dute Mintzalagunekoek.
Anima zaitez eta parte hartu jai honetan!!
11:00 Harrera eta hamaiketakoa, portuan
12:00 Bisita gidatua / Ume eta gurasolagunentzat jolasak
13:30 Kalejira poteoa
14:30 Bazkaria Gernika Parkean
16:30 Sari banaketa
17:00 Erromeria “Aldatz” taldearekin
20:00 Kantu-triki-poteoa
2012-03-22
Berbalagunak mendira
Mendizaletasuna eta euskara maite dituzuenok sekulako aukera daukazue larunbat honetan, martxoak 24, mendilagunak Aralarreko Intzako Dorrera joango dira. Honetarako, 09:00etan geratu dira Santurtziko tren geltokian. "Sherpa" nagusia bajan egon arren, irteera egiteko gogoz daude.
Aralar mendilerroko mendirik garaiena da, baina erraz igotzen da. Oso aukera ona argazki ederrak ateratzeko baita lagun berriak egiteko ere.
Izena emateko: ezkerraldea@aek.org.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



