Barakaldoko udaleko euskara zerbitzuak pare bat jarduera intereresgarri antolatu ditu:
Batetik, Bizkaiko Urtxintxa Eskolarekin elkarlanean, hezitzaileei zuzendutako ikastaro bat antolatzea erabaki du. Ikastaro honetan (6 orduko
formazioa) haur edo gazteekin lan egiten duzuen hezitzaileok (aisialdiko
begiraleak, jantoki edo kirol monitoreak...) aukera izango duzue zuen
esperientziak trukatzeko eta halaber, euskararen erabilera sustatzeko
estrategiak eta baliabideak jasoko dituzue. Parte-hartzaile guztiek egiaztagiriajasoko dute.
Ikastaroa euskara hutsean egingo da. Doakoa izango da, baina izen-eman behar da; beraz, interesatuek bidali parte- hartzeko fitxa, lehenbailehen:
Ikastaroa euskara hutsean egingo da. Doakoa izango da, baina izen-eman behar da; beraz, interesatuek bidali parte- hartzeko fitxa, lehenbailehen:
·
FAXez : 944789234
·
Posta elektronikoz: euskara@barakaldo.org
- Euskara eta kirola - Athletic-eko jokalariekin berbetan
- Irailak 30, 17,30ean
- Clara Campoamor zentro zibikoa
Athletic-eko bi jokalari (Koikili Lertxundi eta Arrate Orueta) eta Euskal Telebistako aurkezle bat arituko dira berriketan ondoko gaiei buruz: kirola eta ariketa fisikoaren garrantzia, kirola eta emakumeak, kirol profesionala, euskararen presentzia eta erabilera kirol munduan ...
Amaieran argazkiak eta posterrak sinatuko dituzte eta eurekin argazkiak ateratzeko aukera ere egongo da.