2022-02-25

FAMILIA BIZKARRA ZAINDUZ



 ESKUZ FISIOTERAPIA zentroko Alaine Azkargortak tailer berezi hau gidatuko du gurasolagunentzat, Korrika kulturalaren barruan. Bizkarra elkarri zaintzeko hainbat teknika eta gomendio ezagutuko ditugu, giro atseginean eta euskaraz. Fisioterapeuta aditu baten eskutik, elkarrekiko zaintza sustatuko dugu familiaren barruan konfiantzatik eta konfiantzan.

Zer: Familian bizkarra zainduz tailerra

Noiz: Martxoaren 15ean, 18:00etan

Non: Kilima faktoria

Izena emateko: barakaldo_berba@aek.eus edo 678 626 567


     ANIMA ZAITEZ ETA IZENA EMAN!!


2022-02-21

KORRIKA BADATOR! AURKEZPENA



 Hiru urte luzeren ostean, Korrika Barakaldora, apirilaren 6an, 23:50ean, iritsiko da (asteazkenetik ostegunerako gauean). Barakaldoko AEK-k KORRIKA aurkezpenean emango ditu xehetasun guztiak. Gainera, zuzeneko musika eta bertsoak izango dira denon gozamenerako. Apuntatu hitzordua agendan: 

📅 Martxoak 3, orteguna.
⏰ 19:00etan

📌 Clara Campoamor Kultur Etxean.