2018-10-20

BARAKALDOKO BERBALAGUN TALDEAK



Barakaldon, zabalik dago izena emateko epea berbalagun eta gurasolagun taldeetan sartzeko.

Aukera ugari daude: astean behin tabernan elkartu gustura eta lasai hitz egiteko, Kirolaz eta Naturaz
 gozatzera joan, mintzodromoetan parte hartu, bizikleta hartuta lagunarteko txangoak egin, gurasolagunetan aritu..

 Euskara-eskoletan ikasitakoa praktikatzeko abagunea, jende askorekin euskaraz egiteko aukera, inguruko euskaldunekin harremanetan hasteko modu zuzena... Hori guztia egongo da, bai eta askoz gehiago ere: parada bikaina da pozik ibiltzeko eta aisialdian ondo pasatzeko.


Beraz, 2018-19 ikasturte honetan parte hartu nahi baduzu Barakaldoko berbalagun egitasmoan, jadanik eman dezakezu izena. Aski duzu  AEK, Udal Euskaltegi eta Hizkuntza Eskolara jotzea, edota zuzenean dinamizatzailearekin kontaktatzea 678 62 65 67 telefono zenbakian.

 barakaldo_berba@aek.eus (helbide elektronikoa)

2018-10-19

IHES GELA

 Barakaldoko berbalagunek ekintza paregabea antolatu dute urriaren bukaerarako: 

Ihes Gela antolatu dugu bi txandatan.

Noiz: Urriak 31, asteazkena

Zer ordutan: 18:30 eta 19:45ean

Non: KikarARTean lokalean, Martxoak 8 plaza, 4 Behea

Izena emateko: 678 625 567 edota barakaldo_berbalagun@aek.eus

Epea: urriaren 30era arte

                                    ANIMA ZAITEZ!!

2018-10-18

"AHAZTUEN DIZTIRA" ANTXO ETA PANTXA DESERTU AUZOAN


 Euskaraldiaren jardueren artean  urriaren 20an, eguerdiko 12:30ean ANTXO eta PANTXA euskal pailazoek beren azkenengo lana aurkeztuko dute DESERTU BERRIA auzoan:

AHAZTUEN DIZTIRA. ANTXO ETA  PANTXA.

Anima zaitez eta eraman itzazu zeure seme-alabak ikuskizun hau ikustera!



2018-10-16

DESENTXUFATUAK ANTZEZLANA


   Datorren ostegunean, hilaren 18an, Desentxufatuak antzezlana ikusi ahal izango dugu Barakaldo Antzokian arratsaldeko 19:30ean.
Ikuskizuna doan izango da. Sarrerak eskuragarri dauzkazue  Hizkuntza Eskolan, AEKn, Udal Euskaltegian eta Giltzarriko Bulegoan. Baita ere, bihar eta etzi antzokiko txarteldegian bertan edukiko dituzue eskuragarri. 

ANIMA ZAITEZ ETA HAR EZAZU ZEURE SARRERA DOHAN!!