2018-11-24
XABOIA EGITEKO TAILERRA
BERBALAGUNEKO lagunek berriro beste jarduera dibertigarria antolatu dute Lorategi Botanikoko Natur Gelako langileei esker, berbalagunek Xaboia egiten ikasiko dute.
Zer: Xaboia egiteko tailerra
Noiz: Abenduaren 4an, asteartearekin
Zer ordutan: 10:00
Non: Barakaldoko Ramon Rubial Lorategi Botanikoan. Natur Gelan.
Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus. Azken eguna abenduaren 3a.
EUSKAL SOINU-GRABAZIO ZAHARRAK
IBARRAKALDU elkartekoek Hitzaldi-solasaldia antolatu dute azaroaren 29an , osteguna, 19:30ean, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan.
Gure folklorearen hainbat alderdi aztertzen eta ezagutarazten jarraitzeko, aurten, euskal soinu-grabazio zaharrak izango ditugu aztergai. Horretarako, Inaxio López de Arana ikertzailea izango dugu hizlari, besteak beste, Rudolf Lubitschen 1913ko grabazioei buruz mintzatzeko, eta, aldez aurretik, “Maitia nun zira” film laburra emango dugu, Lehen Mundu Gerran Alemaniako kontzentrazio esparruetan zeuden euskal presoei egindako grabazioak oinarri dituena.
ANIMA ZAITEZ ETA JOAN EKITALDI INTERESGARRI HORRETARA.
2018-11-21
TXIMELETAK EGITEKO TAILERRA
Barakaldoko Gurasolagunek tailer interesgarri hau antolatu dute:
Zer: Tximeletak egiteko tailerra
Non: Clara Campoamor Kultur Etxean
Noiz: azaroaren 28an, 18:30ean
Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus.
2018-11-19
EUSKARALDIA BADATOR!!
Bestalde, Haladzipoko elkartekoek sekulako ikuskizuna prestatu dute euskararen egunerako, alegia, abenduaren 3rako.2018-11-15
BERTSO AFARIA BEURKO-BAGATZAN
IBARRAKALDU elkartekoek jarduera gozagarria antolatu dute:
HERRIEN ARTEKO XXII. FOLKLORE JAIALDIA 2018
Jaialdi horren barruan ondoko ekitaldia izango dugu:
BERTSO AFARIA, ONINTZA ENBEITA eta IGOR ELORTZA bertsolariekin.
NOIZ: Azaroaren 30ean izango da, ostirala, 22:00etan.
NON: Ibarra-kaldu elkartean.
Aldez aurretik, bertso-poteoa egingo da, Kilika bertso-eskolaren eskutik, 20:00etatik aurrera.
Afariko prezioa: 15 €
Txartelak erosteko tokiak: Ibarra-kaldu, Hala Dzipo, Barakaldoko AEK, Argalario taberna
2018-11-14
BASERRIAN JAI. UMEENTZAKO JARDUERA.
Ez galdu BaserrianJai!
NOIZ: Azaroak 16, OSTIRALA, arratsaldeko 18:30ean.
NON: ClaraCampoamor zentro zibikoan.
Sarrera doan, aforoa bete arte!
EuskaraldiaBarakaldo
NOIZ: Azaroak 16, OSTIRALA, arratsaldeko 18:30ean.
NON: ClaraCampoamor zentro zibikoan.
Sarrera doan, aforoa bete arte!
EuskaraldiaBarakaldo
2018-10-31
TTAK BAKARRIZKETA.
Beatriz Egizabal klown eta antzerkilariak, Euskaraldia ekimenaren harira, umorea ardatz duen bakarrizketa saio bat produzitu du, Lanku Kultur Zerbitzuak enpresarekin.
Emanaldi berezi honek Euskaraldia zer den gizarteratu, Euskaraldiaren baitan dauden dinamika eta jokabide proposamenak azaldu, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean gertatuko denaren berri eman nahi du. Azken finean, hizkuntza-ohiturei buruzko hausnarketa eragitea da emanaldiaren helburu nagusia.
ZER: BAKARRIZKETA.
NOIZ: AZAROAREN 6AN, ASTEARTEAN, 19.30EAN
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA (CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEA)
Emanaldi berezi honek Euskaraldia zer den gizarteratu, Euskaraldiaren baitan dauden dinamika eta jokabide proposamenak azaldu, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean gertatuko denaren berri eman nahi du. Azken finean, hizkuntza-ohiturei buruzko hausnarketa eragitea da emanaldiaren helburu nagusia.
ZER: BAKARRIZKETA.
NOIZ: AZAROAREN 6AN, ASTEARTEAN, 19.30EAN
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA (CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEA)
2018-10-26
Errigora martxan Barakaldoko AEKn
5 urte euskarari puzka:
AEK-k, Ikastolen Elkarteak, Sortzen-ek, Zazpiak Bat-ek eta Errigorak Nafar hegoaldeko uzta euskarai puzka kanpaina lehenengoz egin genuenetik, 5 urte joan dira. Ekimen honen bidez, Nafarroako Erriberako ekoizleei laguntzeaz gain, jasotako diruaren %25a bertako euskalgintza suspertzeko erabiltzen da: Viana, Lodosa eta Tuterako ikastolak eta Erriberako AEK.
Bi kutxa daude aukeran: zuria edota beltza. Bakoitza 50 euroan salgai.
KUTXA BELTZA: oliba-olio birjina, mahats zukua, potxak, melokotoi marmelada, arbendolak, borraja ekologikoa, pikillo piper-mamia, zainzuri estra lodiak, orburu-bihotzak, pikillo-piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean eta ardo ekologikoa.
KUTXA ZURIA
Saski zuria: txokolatezko gutiziak, pasta ekologikoa, arroza, polboroiak edo teilak, madaria almibarrean, eskalibada, pikillo-saltsa, zainzuri estra lodiak, , orburu-bihotzak, pikillo-piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean era ardo ekologikoa.
KUTXA ZURIA
Saski zuria: txokolatezko gutiziak, pasta ekologikoa, arroza, polboroiak edo teilak, madaria almibarrean, eskalibada, pikillo-saltsa, zainzuri estra lodiak, , orburu-bihotzak, pikillo-piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean era ardo ekologikoa.
Saskia/k eskatzeko epea azaroaren 14an bukatuko da. Errigoraren webgunean
(www.errigora.eus) egin daiteke eskaria.
Beste aukera bat Barakaldoko AEKn (San Bizente kalea, 11) egitea da, bertatik
pasatuta, telefonoz (663 03 81 35) edo emailez (barakaldo@aek.eus).
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)









