2009-01-09

III Pintxo Dastaketa


Hirugarren urtez Sasiburuk Berba lagun edo berbarakako lagunei zuzenduriko pintxo dastaketa programatu du hurrengo urtarrilaren 20rako, asteartea. Euskaraz hitz egiteko gogoa baduzu zatoz San Bizenteko plazara arratsaldeko 19:30ean. Bertan pintxo gozoak dastatu ahal izango dituzu Barakaldoko beste euskaldunekin batera.

Bertso bazkaria San Bizenteko jaietan


Urtarrila jarduera interesgarriez josita datorkigu!
Horietako bat San Bizenteko jaietan ospatuko den bertso bazkaria dugu. Hurrengo urtarrilaren 17an Irazu eta Maia bertsolariak izango ditugu Mukusulubako eskolan, eguerdiko 14:30etatik aurrera.
Sarrerak Barakaldoko AEKn eros ditzakezue 20 euroan.