2009-01-09

III Pintxo Dastaketa


Hirugarren urtez Sasiburuk Berba lagun edo berbarakako lagunei zuzenduriko pintxo dastaketa programatu du hurrengo urtarrilaren 20rako, asteartea. Euskaraz hitz egiteko gogoa baduzu zatoz San Bizenteko plazara arratsaldeko 19:30ean. Bertan pintxo gozoak dastatu ahal izango dituzu Barakaldoko beste euskaldunekin batera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina