2026-11-13

BARAKALDOKO EUSKARAREN AGENDA.AZAROAK 16-22




 Aste honetako agenda prest!

Bota begiradatxo bat eta apuntatu ekintzak agendan!

                         

2026-11-11

ARROLETZARAKO TXANGOA. NATURZALE TALDEA


Adi, mendizaleok! 

Apuntatu #NaturzaleTaldea-ren hurrengo abentura!!!

Arroletza (9 km inguru, 500 m-ko igoera).

NOIZ: Azaroak 15,⌚️ goizeko 09:00etan.

NON:  Gorostizako bus geltokian.

Izena ematea beharrezkoa da:

👉 barakaldo_berba@aek.eus

👉 678 626 567

           ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!

                 #BarakaldoEuskaraz,

2026-11-10

¨DEIADARRA" LIBURU AURKEZPENA

SASIBURU ELKARTEkook beste jarduera interesgarri bat antolatu dugu:

           "DEIADARRA" LIBURU-AURKEZPENA.

    Baskonia, historia zirraragarriz eta sakoneko zauriz beteriko lurraldea. Bere mendien artetik, oihu atsekabetu baten oihartzuna entzun daiteke. Belaunaldiz belaunaldi, apurka-apurka, itzaltzen doan arrangura bihotz-erdiragarria. Zentzumenak adi eta bihotza zabalik bertaratzen denak aditu ahalko du: “Ez gaitzazue ahantzi!”.

    Kontakizun hau, beti desagertzeko zorian zirudien arren, garaiezinak omen ziren inperioen erorketari biziraun dion Herriarena da. Erromatar konkistatik Nafarroako erresumaren burujabetza osoaren amaieraraino (1620), euskaldunon biziraupenerako borondate historikoa laburbiltzen duen ilustrazio-liburua.

    Herri hau menderatu nahi izan zuten inperio eta erresumen kronikek emango digute honen berri. Erromatarren testuek bidea emango diote gure ibilbideari, hauexek baitira, K.a. I. mendean, baskoiak historia idatzian kokatu zituzten lehenak. Haien ondotik, orotariko aurkariei eta denboraren higadura gupidagabeari eutsi zien euskararen herriak. Bisigodo, franko eta musulmanen artean lehenik, eta Iruñeko erresumaren inguruan sortuko ziren erresuma berrien artean gerora, osatzen joan zen baskoien izaera menderakaitza.

    Denetarik ikusi eta pairatu egin dute Pirinioen mendebaldeko biztanleek mendez mende: aliantzak, etsaitasunak, gerrak, erresuma baten eraketa, burujabetzaren galera eta berreskurapena, anaien arteko erailketak, erbestealdiak… Gertakari hauetan guztietan marrazki koloretsu eta landuen bitartez murgilduko gara Deiadarra liburuan.

                 NOIZ: AZAROAREN 19AN,OSTEGUNEAN, ARRATSALDEKO 19:15EAN.

                 NON: CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEAN.


                                         ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!

2026-11-09

GURE KULTURA KALEAN LAGUNTASUNAREN ESKUTIK


 Igandean Laguntasuna dantza elkartekoek gure kultura kalera aterako dute!

Beste urte batez, Zuazo-Arteagabeitian egongo dira martxan duten #GureKulturaKalean egitasmoarekin.

👉🏼 13.00etan, Canarias Plazan, dantzari gazteek bereziki prestatutako emanaldia eskainiko digute.

👉🏼 Eta bitartean, auzoan zehar, #LagunArteanKantari.

                                    Ezin duzue galdu!

                                                              #Laguntasuna

BARAKALDOKO EUSKARAREN AGENDA




 

2026-11-05

BARAKALDOKO MINTZODROMOA

 

Udazken honetan berriro ere Barakaldoko Mintzodromoa izango dugu. Animatuko zara euskara kalera ateratzen? Aukera ezin hobea duzu:

  • Barakaldoko Mintzodromoa
  • Azaroaren 17an.
  • Clara Campoamor Kulturgunean.
  • Bi saio:
    • 10:30 – 11:30
    • 16:15 – 17:15


                                             ANIMA ZAITEZ  ETA PARTE HARTU!!

2026-11-04

BIDE LAGUN IZAN NAHI?


   

        IZENA EMATEA:


                                        ANIMA ZAITEZ!! EMAN IZENA!!