Udaberrian Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura. Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko jaio zen kanpaina honetan Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eska daitezke, auzolanari esker, norbere herrian ekoizlearen jatorrizko prezioan. Olioa 5 litroko bidoietan banatzen da eta kontserbak 12 ontziko sortetan, planteamendua urte osorako beste eskatzea da eta.
Honezkero ezagutzen dituzu produktuak, baina, segur aski, batzuk besteak baino gustukoago izango dituzu. Martxoaren 18ra arte Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, ardoak, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak dituzu aukeran euskaraz etiketatuta eta, esan bezala, ekoizlearen etxean duten prezio berean.
Eskatu gustukoen dituzun produktuak, ekoizlearen jatorrizko prezioan
Errigoraren Eskutik Eskura kanpainan despentsa urte guztirako betetzeko gonbidapena egiten dizute. Horregatik, formato handietan eskaintzen dituzte produktuak: 5 litroko olio bidoiak, ardoa 5l-ko bag-in box edo 6 botilako lotea, 12 unitateko kontserbak/pasta/arroz konbentzioala, 6 unitateko arroz ekologiko/arbendola loteak.
EGIN EZAZU ZURE ESKAERA: ERRIGORA

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina