2025-01-16

PINTXO DASTAKETA SAN BIZENTEKO JAIETAN


 San Bizenteko jaietan laster murgilduko gara. SASIBURU ELKARTEkook azken urteotan legez pintxo dastaketa antolatu dugu BERBALAGUNekoen laguntzaz.


ZER: PINTXO DASTAKETA.

NOIZ: URTARRILAK-24, OSTIRALA, ARRATSALDEKO 19:00ETAN.

NON: KUKUTZ LOKALEAN ( MARTXOAREN 8KO PLAZA ONDOAN).


             ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!

2025-01-15

HAZTEN ETA HEZTEN programa.IRAKURKETA tailerra.

 Adi, familiok! Zuen seme-alabekin eta herriko beste familia batzuekin euskaraz jolastu eta interaktuatzeko prest? HAZTEN ETA HEZTEN programan duzue aukera bikain!

Oraindik plaza libreak daude programaren barruan eskaintzen dituzten tailerretan. 

    - 0 - 2 urteko harrak dituzten familientzat - KATAMARKA

    - 3 - 7 urteko harrak dituzten familientzat - KORAPILATZEN

    - 8 - 12 urteko harrak dituzten familientzat - SARETZEN

    - IZENA EMAN: 696 19 63 32 (whatsapp) / euskara@barakaldo.eus 

 Bestalde, zuen seme-alabekin eta herriko beste familia batzuekin euskaraz jolasteko eta, aldi berean, irakurzaletasuna sustatzeko prest? FAKTORIA TXIKIA tailerrean duzue aukera bikaina!

    - Eguna: urtarrilak 24, ostirala

    - Ordua: 17:30h

    - Tokia: "Kilima faktoria" lokala (San Bizente k., 45)

    - 3 - 7 urteko haurrak dituzten familientzat

    - IZENA EMAN696 19 63 32 (whatsapp) / euskara@barakaldo.eus 


2025-01-13

SAN BIZENTEKO JAIAK LAGUNTASUNA ELKARTEAREN ESKUTIK


   Urte berriarekin, asmo berriak! Aurten ere, Laguntasuna Elkartea eragile aktiboa izango da urtarrilaren 17tik 26ra ospatuko ditugun San Bizenteko jaietan, eta bere partehartzea handituko du. Izan ere, 2025ko edizio berri honetan tradizio bilakatu diren ekintzak mantenduko dituzte: kantujira, erromeria, dantza eta musika emanaldiak, erraldoiak, Barakaldoko Elizateko Aurreskua... Eta Folk Session musika saioari berriz ekingo diote. Ez galdu prestatu duten egitarau zabala!!