Urte berriarekin, asmo berriak! Aurten ere, Laguntasuna Elkartea eragile aktiboa izango da urtarrilaren 17tik 26ra ospatuko ditugun San Bizenteko jaietan, eta bere partehartzea handituko du. Izan ere, 2025ko edizio berri honetan tradizio bilakatu diren ekintzak mantenduko dituzte: kantujira, erromeria, dantza eta musika emanaldiak, erraldoiak, Barakaldoko Elizateko Aurreskua... Eta Folk Session musika saioari berriz ekingo diote. Ez galdu prestatu duten egitarau zabala!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina