Euskaraz eztabaidatzeko gune bat gustatuko litzaizuke?Aktualitateko gaiei buruz mintzatu nahi duzu? Hauxe da zure taldea!!
MUNDUA KONPONTZEKO TERTULIAK
Izen ematea:
- 678 626 567
- barakaldo_berba@aek.eus
MUNDUA KONPONTZEKO TERTULIAK
Izen ematea:
Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko mugimendu soziala da, Euskal Herri osoan eragiteko sortua. Mugimenduak herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitu nahi du, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz eta 11 eguneko praktika sozial masibo bateratu baten bidez.
Eta zuk, ze rol aukeratuko duzu? Ahobizi ala belarriprest?
Goio
Ramos ibilbide literario moldakorra duen euskal egilea da, eta helduentzako
narratiban ez ezik, haur-literaturan ere nabarmentzen da. Euskal Filologiako
ikasketek eta Ugao-Miraballesen egindako irakasle-lanak eragina izan dute bere
estiloan eta euskararekiko eta euskal kulturarekiko konpromisoan.
Publiko
ororekin konektatzeko duen gaitasunak erreferente bihurtzen du euskarazko
literaturaren barruan.
SINOPSIS
Mikel eta Josu, Josu eta Mikel, betirako lagun minak. Institutua
amaituko dutenean, musika-talde bat sortzea bururatuko zaie. 80ko hamarkadaren
erdian gaude, Bilbo hegoaldeko herri industrial batean, euskal rock erradikalaren olatua hasi berri den
unean. Rock ‘n’ rollaz gain, eleberri honetan garai hartako gertakariak,
gizartea, droga, politika eta gatazka sozialak jorratzen dira, baita lehen maitasun-txinpartak ere, baina
sugarra espero baino urrunago iritsiko da.
NOIZ: APIRILAREN 9an, 19:00etan.
NON: CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEAN.