2019-03-20
Berbagune ekimena DESERTU auzoan.
Barakaldoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Berbagune ekimenaren beste edizio bat antolatu dute. Aurten, lehenengo aldiz, ekimena Bilbo Metropolitarrean sartu eta Barakaldora helduko da. Ekimena ostegunean izango da, martxoaren 28an, BIC Ezkerraldean, eta Gatibuko abeslari Alex Sarduik eta aurkezle eta umorista Kike Amonarrizek dinamizatuko dute.
Ekimenaren xedea da egun bat euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea Barakaldoko bizilagunei. Proiektua aurreko urtean Euskaraldian egindako jardueren hedadura da, eta Mintzodromo batek funtzionatzen duen era berean funtzionatzen du. Parte-hartzaileek hainbat gairi buruz hitz egiteko taldeak osatuko dituzte. Taldeak txandakatuko dira, euskaraz egindako elkarrizketetan ahalik eta jende gehiena ezagutze aldera.
Berbagune horretan, bi saio antolatu dira: goizeko 10.00etan eta arratsaldeko 18:30ean.
Apuntatzeko edota argibideak izateko udal euskaltegira jo edo deitu telefono honetara: 944789200.
2019-03-19
KORRIKAREN ALDEKO KUESTAZIOA
Datorren martxoaren 24an, Korrikaren aldeko Kuestazio asteburua egingo da Barakaldon. Helburua Korrikaren aldeko diru bilketa egitea da, baina, trukean, hainbat auzotan ekintzak eta giro ona izango dira.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)