2020-12-17

PAPEREZKO KOADROEN TAILERRA

 Barakaldoko berbalagunek, Natur Gelari esker, tailer dibertigarri eta interesgarria egingo dute urtea bukatzeko. Abenduaren 22an, 15:15ean, Natur Gelan bertan elkartuko dira paperezko koadroak egiteko. 

Une atsegin eta polit bat igaro nahi baduzu izena eman dezakezu abenduaren 21a izan aurretik 678 626 567 telefonora deituz edota barakaldo_berba@aek.eus e-postara idatziz.



Bestalde,
Gabonaldia gertu daukagu, eta ez badakizu zer oparitu zeure gertukoei edo lagunei.Geuk aukera aparta eskaintzen dizuegu sos gehiegi gastatu gabe.

SASIBURU elkartekook beste poltsa sorta bat jarri dugu salgai. Oraingoan bakarrik BARAKALDOKO AEK-ko euskaltegian dauzkazue betiko salneurrian.

Lau kolore hauetakoak ditugu salgai: gorria, more argia, urdina, turkesa.