2015-09-19

Barakaldon euskaraz bizi nahi dugu!

Aurten ere, Arrontegiko jaietan "Euskaraz bizi nahi dut" herri lasterketa ospatu dugu eta giro bikaina izan dugu parte hartzaileen artean. Zerua oskarbi zegoen eta Kontseiluak bidalitako kamiseta berriak jantzi ahal izan ditugu. Gizonezkoentzat urdinak, emakumezkoentzat fuksia kolorekoak eta haurrentzat berdeak.
Blogaren albo-barran, jaian zehar atera ditugun argazki batzuk ikus ditzakezue. Datozen egunetan argazki gehiago jarriko ditugu bertan.
Sasiburuko dinamizatzaileok gure eskerrak eman nahi dizkiegu Arrontegiko jai batzordeari, Ainara aisi taldeari eta Barakaldoko AEK-ri antolaketan egin duten lan bikainagatik. Eta nola ez, gure eskerrik beroenak euskararen aldeko lasterketa honetan parte hartu duten guztiengatik. Beste behin, argi eta ozen helarazi dugu Barakaldon euskaraz bizi nahi dugula!

Lasterketako bideo erreportaje bat: Herrikolore (ikus lehen 3 minutuak)
Lasterketako argazki gehiago: Barakaldo Digital

2015-09-17

Euskaltegietako matrikula epea zabalik

AEK-ko lagunek ikasturte honetako ikastaroen eskaintza helarazi digute.Betiko ikastaroez gain, ikastaro bereziak daude jubilatuentzat, etorkinentzat...baita autoikaskuntza ikastaroa ere.
Bestalde, azken urteotan bezala BERBALAGUN  mintza taldeen proiektua abian egongo da laster.



2015-09-15

"EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" HERRI LASTERKETA

Aurten laugarren aldiz antolatuko ditu Kontseiluak herri-lasterketak. "Euskaraz bizi nahi dut" dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi da Euskal Herriko herri desberdinetan. 
Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu Sasiburu elkartekoek ekimen honetan parte hartzera.Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak, musika, edariak eta elastikoak eskuratu ahal izango ditugu bertan.

Barakaldon ere datorren larunbatean, IRAILAK-19, Errontegiko jaien barruan ekimen honetan parte hartzeko aukera izango dugu.


ZER : EUSKARAZ BIZI NAHI DUT HERRI LASTERKETA BARAKALDON.



NOIZ:  IRAILAREN 19AN,  (LARUNBATA). 

EGUERDIKO 12:30ETAN.

NON: ERRONTEGI AUZOAN. 
Azpiko irudian metrotik plazara nola joan azaltzen da.