2015-09-19

Barakaldon euskaraz bizi nahi dugu!

Aurten ere, Arrontegiko jaietan "Euskaraz bizi nahi dut" herri lasterketa ospatu dugu eta giro bikaina izan dugu parte hartzaileen artean. Zerua oskarbi zegoen eta Kontseiluak bidalitako kamiseta berriak jantzi ahal izan ditugu. Gizonezkoentzat urdinak, emakumezkoentzat fuksia kolorekoak eta haurrentzat berdeak.
Blogaren albo-barran, jaian zehar atera ditugun argazki batzuk ikus ditzakezue. Datozen egunetan argazki gehiago jarriko ditugu bertan.
Sasiburuko dinamizatzaileok gure eskerrak eman nahi dizkiegu Arrontegiko jai batzordeari, Ainara aisi taldeari eta Barakaldoko AEK-ri antolaketan egin duten lan bikainagatik. Eta nola ez, gure eskerrik beroenak euskararen aldeko lasterketa honetan parte hartu duten guztiengatik. Beste behin, argi eta ozen helarazi dugu Barakaldon euskaraz bizi nahi dugula!

Lasterketako bideo erreportaje bat: Herrikolore (ikus lehen 3 minutuak)
Lasterketako argazki gehiago: Barakaldo Digital

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina