2025-01-23

KILIMA ZINEMA



Adi, familiok! Zuen seme-alabekin eta herriko beste familia batzuekin film polit bat euskaraz ikusteko eta, behin ikusita, guztion artean komentatzeko prest? KILIMA ZINEMA tailerrean duzue aukera bikaina!

    - Eguna: urtarrilak 31, ostirala

    - Ordua: 17:30etan.

    - Tokia: "Kilima faktoria" lokala (San Bizente k., 45)

    - 3 urtetik aurrerako seme-alabak dituzten familientzat

    - IZENA EMAN696 19 63 32 (whatsapp) 
                                           euskara@barakaldo.eus 

2025-01-22

ARIZONA ANTZEZLANA BARAKALDO ANTZOKIAN


Datorren larunbatean,urtarrilak-25, 20:00etan antzezlan dibertigarria izango dugu Barakaldo antzokian: ARIZONA.

"Georgek eta Margaretek beren mugak defendatu behar dituzte. Bizilagunak hor daude, zelatan, ahalik eta deskuidurik handienean gurutzatzeko zain. Baina, Margaret galdera gehiegi egiten hasten denean, komedia musikala, bere bizitza zena, tragedia basati bihurtzen da.

Arizona ez dago hain urruti. Arizona hemen dago, Ceutan, Melillan, gure hiri bakoitzean, gizaki batek bizitza hobea lortzea eragozteko altxatzen den harresi bakoitzean.

Juan Carlos Rubioren testuak mugei, migrazioari, giza ergelkeriari eta manipulazioaren mugei buruzko gogoeta egiten du, bizitzaren basamortuan galdutako bi gizakiren arimaren erretratu tragikomikoa izateaz gain."

SASIBURU ELKARTEko bazkideek prezio erdian ikusteko aukera izango dute gure emailera mezutxo bat bidaliz (sasiburu@gmail.com).Sarrerak deskontuarekin eskatzeko azken eguna urtarrilaren 23a, osteguna 22:00etan.