Datorren larunbatean,urtarrilak-25, 20:00etan antzezlan dibertigarria izango dugu Barakaldo antzokian: ARIZONA.
"Georgek eta Margaretek beren mugak defendatu behar dituzte. Bizilagunak hor daude, zelatan, ahalik eta deskuidurik handienean gurutzatzeko zain. Baina, Margaret galdera gehiegi egiten hasten denean, komedia musikala, bere bizitza zena, tragedia basati bihurtzen da.
Arizona ez dago hain urruti. Arizona hemen dago, Ceutan, Melillan, gure hiri bakoitzean, gizaki batek bizitza hobea lortzea eragozteko altxatzen den harresi bakoitzean.
Juan Carlos Rubioren testuak mugei, migrazioari, giza ergelkeriari eta manipulazioaren mugei buruzko gogoeta egiten du, bizitzaren basamortuan galdutako bi gizakiren arimaren erretratu tragikomikoa izateaz gain."
SASIBURU ELKARTEko bazkideek prezio erdian ikusteko aukera izango dute gure emailera mezutxo bat bidaliz (sasiburu@gmail.com).Sarrerak deskontuarekin eskatzeko azken eguna urtarrilaren 23a, osteguna 22:00etan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina